Berriak Patata tortilla lehiaketa egingo dute ostiralean Mintzalagunekoek

Patata tortilla lehiaketa egingo dute ostiralean Mintzalagunekoek

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

mintzalaguntortilla.png Mintzalaguneko kideek patata tortilla txapelketa egingo dute ostiral arratsaldean (hilak 11) Kontzejupean. Mintzakide den edonork hartu dezake parte, taldeka (2-6 laguneko taldeak), eta osagaiak antolatzaileek jarriko dituzte: patata kilo bat taldeko, dozena arrautza taldeko, tipula bat taldeko, olio boteila bat bi talderen artean partekatzeko eta gatza. Tortillak Kontzejupean egin beharko dira, bertan hasi eta amaitu eta talde bakoitzak zartagina, ontzia, mahai-tresnak eta beharko lituzkeen platerak ekarri beharko ditu. Sua bertan egongo da.Txapelketaren ondoren, afari-merienda egingo dute prestatutako tortillekin. Lehiaketarako izen emateko deitu AEKra: 943 15 10 89 / 607 612 697 ala idatzi mezua oihanae@ aek.org e-postara. (Hemen dituzue oinarriak)

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut