Berriak Bailarako ostalaritza sektorearentzat topaketa bat egingo da Urola gustagarriren barruan

Bailarako ostalaritza sektorearentzat topaketa bat egingo da Urola gustagarriren barruan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

gustagarri.png Urola Gustagarri ekimenaren baitan, Iraurgi Berritzen eta Urkomeren eskutik, eskualdeko ostalaritza sektoreari zuzendutako topaketa bat antolatu da. Sektoreko enpresei (jatetxeak, tabernak, hotelak, e.a.) bertako produktuak eta ekoizleen lana ezagutzera ematea du helburu topaketa honek. Txanda honetan, Urkaiko kooperatibak (Urola Kostako ganaduzaleen kooperatiba) eta Ardi gazta elkarteek beren produktu katalogoak aurkeztuko dituzte, eta parte hartzaileen artean egingo den produktu dastaketa batekin amaituko da.
Topaketa datorren apirilak 8, asteartean, arratsaldeko 18:00tan Larrañaga Hotel-jatetxean izango da, eta aurrez izena eman beharra dago honako telefono zenbaki hauetan:
Iraurgi Lantzen S.A. (Turismo), 943 851100
URKOME, 943 816500
Izen emateko azken eguna: apirilak 4 ostirala.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut