Berriak Eskualdeko oroimen historikoa eta historia berreskuratu eta balioan jartzeko plangintza aztergai, bihar (hilak 2)

Eskualdeko oroimen historikoa eta historia berreskuratu eta balioan jartzeko plangintza aztergai, bihar (hilak 2)

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

partaidetzadipu.png Urola Erdiko biztanleek eta udalek Partaidetzazko Aurrekontuen esperientzian parte hartu zuten 2013an. Horren arabera, Foru Aldundiak 500.000 euro utzi zituen herritarren esku. Prozesu parte hartzaile baten bidez, zazpi egitasmo lehenetsi zituzten eskualde horretan. Egitasmo horiek aurten gauzatuko dira eta, herritarrek hala eskatuta, prozesu horren jarraipenean ere parte hartu nahi dute. Horretarako, jarraipen batzordeak osatu dira eta egitasmo horietako batzuk nola gauzatuko diren erabakitzeko lehen bilerak lotuta daude. Eskualdeko historia berreskuratu eta balioan jartzeko plangintzari buruzko bilera, bihar, hilaren 2an, asteazkenean, egingo da, Azpeitiko udaletxeko batzar aretoan, 18:00etan. Hilaren 3an, ostegunean, berriz, 18:00etan, Oroimen historikoa lantzeko egitasmoa gauzatzeari buruzko batzordea egingo da. Baserri bideak konpontzeko eta Burujabetza energetikorako plangintzari buruzko batzordeak hil honetan egingo dira, hilaren 9an eta hilaren 28an, hurrenez hurren.

 

Partaidetzazko Aurrekontuen ekimena iaz jarri zuen martxan Gipuzkoako Foru Aldundiak. Urola Erdian egin zen esperientzia pilotua. Foru Aldundiak 2014ko aurrekontuetatik 500.000 euro jarri zituen Urola Erdiko herritarren esku, diru hori non inbertitu erabaki zezaten. Parte hartze prozesuan aritu ziren eskualde horretako biztanleek zazpi egitasmoz osatutako zerrenda lehenetsi zituzten.

Burujabetza energetikorako plangintza egitea: 65.000 euro
Oroimen historikoa lantzea: 22.000 euro
Haur eta gazteen parte-hartze programa osatzea: 45.000 euro
Eskualdeko historia berreskuratzeko plangintza egitea: 30.000 euro
Baserri-bideak konpontzea: 150.000 euro
Mendietako bidezidorrak txukuntzea: 110.000 euro
Lasao-Zestoako trenbidearen egokitzapen lanak egitea: 78.000 euro

Partaidetzazko Aurrekontuak 2015
Aurten ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarri du Partaidetzazko Aurrekontuen ekimena, eta Urola Erdiak bigarren urtez parte hartuko du. Beste 500.000 euro izango dute eskualderako eta herrietarako onuragarriak diren egitasmoetan inbertitzeko. Urola Erdiaz gain, Tolosaldera, Bidasoaldera eta Oarsoaldera ere hedatu du ekimena Foru Aldundiak.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut