Berriak Musikagune berria eraikitzeko lizitazioa martxan da

Musikagune berria eraikitzeko lizitazioa martxan da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

elkargune.png Musika eskola, herriko bandak eta herriko hainbat musika talde elkartuko dituen musikagunea eraikitzeko lanak martxa onena doaz. Gune horretarako Elkarguneko lokal handia egokitzeko lanak egiteko lizitazioa iragan astean atera zuen Udalak, eta proiektuak aurkezteko azken eguna apirilaren 22a izango da. Hortik aurrera, proposamenak aztertu eta horietatik egokiena aukeratuko dute adituek, eta behin hori eginda, aipatu lokal hori egokitzeko obrak hasiko ditu aukeratutako enpresak. Ondo bidean, gune berria abendurako eginda egotea espero du Udalak, Musika eskolak, bandak eta musika taldeek trasladoa Gabonetan egiteko modua izan dezaten, eta datorren urterako gune berria martxan egon dadin.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut