Berriak Hurrengo asteartean (apirilak 1), zurrumurruen aurkako estrategia komunikatibo eta emozionalak aztergai

Hurrengo asteartean (apirilak 1), zurrumurruen aurkako estrategia komunikatibo eta emozionalak aztergai

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

zurrumurru.png 'Zer ari haiz esaten?' izenburupean zurrumurruen aurkako tailerra egingo da datorren asteartean (apirilak 1), Aniztasun Sailak antolatuta. Raquel Moreno D-Casek emango du tailerra, Xarxa Antirumorseko kide eta Bartzelonako Diputazioko aholkulariak. Zurrumurruen aurkako estrategia komunikatibo eta emozionalak landuko dituzte eta saioa teoriko praktikoa izango da. Helburua da estereotipo eta zurrumurruei bide ematen dieten gezurrek duten eraginaren inguruan kontzientzia kritikoa sortzea eta gero kontzientzia kritiko hori praktikan jartzen ikastea. Saioa 18:30ean izango da, Elkargunean.

 


Hau da saioaren egitaraua:
ZER ARI HAIZ ESATEN? Estrategia komunikatibo eta emozionalak zurrumurruen kudeaketarako
Zurrumurruen aurkako erantzunak

 

Raquel Moreno D-CAS. Xarxa Antirumors eta Bartzelonako Diputazioaren laguntzailea)

TAILER TEORIKO-PRAKTIKOA

Deseroso sentitzen al zara esamez iraingarriak entzuten dituzunean beste jatorrietako jendeaz? Sutan jartzen eta onetik ateratzen al zaitu esamesei nola erantzun ez jakiteak?

EZ ZAITZATELA ODOLTXARTU!

Formakuntza honek du helburu kontzientzia kriitikoa piztea aurreiritzi, estereotipo eta zurrumurruei bide ematen dieten gezurrek duten eraginaz hainbat gizarte taldetan, eta zein ondorio dituen pertsonen eguneroko bizitzan. Zurrumurruak zergatik sinesten eta zabaltzen ditugun argitzeaz gain, mintzagai izango dugu zein estrategia erabil daitezkeen berauek ezeztatu edo gutxienez kolokan jartzeko. Estrategia horiek gure hizketarako ahalmena bultzatu nahi dute, emaitza hobeak lortzeko.
Erabiliko den metodologiak, elementu kontzeptualekin batera beste praktiko eta dinamikoago batzuk tartekatuko ditu. Formakuntza tailer honek, ezagutza eta hausnarketa sustatzeaz gain, eguneroko rrealitaterako tresna praktiko eta erabilgarriak emango dizkigu.

FORMAKUNTZAREN EDUKIAK
- Estereotipoak, aurreiritziak eta zurrumurruak. Zer diren, nola sortzen eta zabaltzen diren. Zergatik sinesten ditugun.
- Haien eragina aniztasunaren eraikuntzan eta bizikidetza harremanetan.
- Norbere estereotipo eta aurreiritziez jabetzea: norbere burua ezagutzearen garrantzia.
- Zer den aurrez-aurreko sentsibilizazioa. Hasi aurreko premisak. Zer lortu nahi dugu? Lekutze profesionala. Praktika, hobetzeko giltzarria.
- Gaitasun komunikatiboak ezagutu eta praktikan jartzea, aurrez-aurreko sentsibilizaziorako giltzarri.
- Zurrumurru bati erantzuteko estrategiak.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut