Berriak Dagoeneko eskatu daitezke enpresetan euskara planak martxan jarri edo garatzeko diru-laguntzak

Dagoeneko eskatu daitezke enpresetan euskara planak martxan jarri edo garatzeko diru-laguntzak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Dagoeneko eskatu daitezke enpresetan euskara planak martxan jarri ala garatzeko diru-laguntzak. Oinarriak eta eskaera orria udal webgunean daude eskuragarri, eta interesatuek uztailaren 15era arteko epea dute eskaria egiteko. Iaz onartu zituen Udalak enpresetan euskara sustatzeko diru-laguntzen oinarriak. Izan ere, Udalak argi du lan mundua euskalduntzeko ahalegin berezia egin behar dela: egun Azkoitiko enpresetan euskara da nagusi ahozko komunikazio eta harreman informaletan, baina idatzizkoan eta komunikazio formalean gaztelera erabiltzen da gehien. Horri buelta emateko eta hezkuntzan emandako pausuek lan munduan ere isla izan dezaten euskara planak erreminta eraginkorrak direla uste du Udalak eta horregatik egin du ahalegina.

 

Honako izaera du diru-laguntza horrek: Azkoitiko Udalak 2.000 eurora arteko diru-laguntza emango dio plana martxan jarri ala garatuko duen enpresa bakoitzari, eta Eusko Jaurlaritzak xede berarekin emandako diru-laguntzaren osagarri izango da.
Eskariak egiteko epea zabalik dago jada eta uztailaren 15era bitartean egongo da irekita. Diru-laguntzen inguruko informazio osoa udal webgunean dago publikatuta eta interesatuek udalaren Euskara Zerbitzuetara ere jo dezakete informazio eske (942 85 71 75)

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut