Berriak Herriko egoera aztertu ostean etorkizunera begira jarriko dira ostiralean gazteak

Herriko egoera aztertu ostean etorkizunera begira jarriko dira ostiralean gazteak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

gaztetopaketahn.pngGaztien herrixe moiu ipurdixe' gazte topaketen bigarren saioa izango da ostiralean. Bertan, etorkizunera begira jarriko dira Azkoitiko gazteak eta besteak beste Azkoitiko gazte mugimendua indartzeko zer egin daitekeen aztertuko dute, gazteek eurek zer egin dezaketen, Udalak zer egitea nahiko luketen... 19:00etan izango da afari-topaketa, Elkargunean. Orain bi aste izan zen aurreneko saioa, eta orduan Azkoitiko gazteen egungo egoeraz hausnartu zuten bertaratutakoek. Horretarako, aurreko asteetan egindako hainbat elkarrizketetan bildutako informazioa hartu dute oinarritzat. Elkarrizketak lokala duten eta ez duten gazteen artean egin dira. Elkarrizketekin 300 gazte inguru ordezkatu dira, Azkoitiako 17-22 urte arteko gazteen erdia.

 

Besteak beste, honako ondorioak atera zituzten hilaren 18ko saioan:
Hizkuntza: gehien erabiltzen dena euskara da, nahiz eta gazteleraz gero eta gehiago.
Gazteen arteko harremanei dagokionez, betiko lagunarteaz gain, kuadrilaz kanpo ezagututako pertsonekin ibiltzen direla, baina atzerrikoekin: harreman gutxi dutela.
Parte hartze dena edo gehiena aisialdian gastatzen da, herriarentzat gauza produktiboak egin partez.
Gazte guztiak elkartzeko toki baten premia ere agertu zen, Udalak eta gazteek iniziatiba jarrita. Ondo antolatutako leku bat kultur eta aisialdiko mota guztietako ekintzekin, baina batzuen ustez gazteak elkartzeko toki bat baino iniziatiba gehiago falta da, bai gazteen eta baita udalaren partetik ere.
Lokalen gaia ere jorratu zuten. Bertaratutako gazte gehienak ez ziren lokaletako kide eta ez dute ikusten lokalak beharrezkoak direnik. Lokaletan elkartu beharrean, kalea giroa indartzearen alde azaldu dira.
Hilaren 18ko bileran egon zirenak gustura aritu zirela adierazi zuten, baina lokaletako jendearen falta nabarmendu zuten. Horregatik, datorren ostiral honetan are gazte gehiago elkartzea nahi dute eta horretara gonbidatu nahi dituzte gazte guztiak.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut