Berriak Autobus urbanoaren ibilbidea eta tarifak, zehaztuta

Autobus urbanoaren ibilbidea eta tarifak, zehaztuta

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

autobusurbano.pngAzkoitiko autobus zerbitzua uztailerako martxan edukitzea nahi du Udalak, eta zerbitzu hori azkoitiarren beharretara ahalik eta ondoen egokitzeko bigarren bilera egin zuen asteartean herritarrekin. Autobusaren ibilbide proposamena aurkeztu zuen Udalak bilera horretan, eta proposamen hori egiteko kontuan izan dituen irizpideak azaldu: auzo ezberdinetatik anbulatoriora 08:00etarako iristeko aukera ematea, ikastetxeetako ordutegiak eta arratsaldeetako entrenamenduak kontuan hartzea eta San Jose egoitzaren bisita orduegiari lotuta egotea. Ibilbidearen nondik norakoak eta ordutegiak hemen dituzue daude ikusgai.

Zerbitzua eskainiko duen ibilgailuaren ingurukoak ere aurkeztu ziren atzoko bileran: autobusa 20 plazakoa izango da, irisgarritasun baldintzak beteko ditu, eta aire egokitu zein kalefazioa izango ditu. Bidaiako prezioa berriz, 20 zentimokoa izango da.

 

Proposamen hori herritarrekin elkarbanatu ostean, euren ekarpenak eta iritzia jaso nahi ditu Udalak. Horretarako, udal webgunean atal berezitu bat sortu du, nahi duenak e-mail bidez bere iritzia edo ekarpena emateko, eta parte hartzera animau nahi ditu herritarrak, ahalik eta herritar gehienen beharretara egokitutako zerbitzua martxan jartzeko ezinbestekoa delako ahalik ekarpen gehien jasotzea.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut