Berriak Hezkuntza informazio eta orientazio zerbitzua martxan da Urola Ikastolan

Hezkuntza informazio eta orientazio zerbitzua martxan da Urola Ikastolan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

bozi.pngHezkuntza informazio eta orientazio zerbitzu berria du Azkoitiak: BOZI, Bizitza Osoan Zeharreko Ikaskuntza zerbitzua. Urola Ikastolaren dago kopatuta zerbitzu hori (lanbide heziketako zentroan), eta adin eta hezkuntza maila guztietako herritarrei zuzenduta dago. Bertan, bailaran dauden ikasketa zentru publiko zein pribatu guztien inguruko informazioa emango zaie joaten direnei, zentru horietan dauden ikasketa eskaintzak, eta beharrezko informazio guztia. Baina hori bakarrik ez, orientazio zerbitzua ere eskainiko du: norbaitek ikasketa batzuk egin nahi baditu, bere formazioa hobetu nahi badu edo bide bat jorratu nahi badu, nondik nora jo azalduko diete, eta beharrezko baliabideen inguruko aholkularitza eman ere bai (bekak, diru-laguntzak...). Udala proiektu honetako kide da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila eta Urola Ikastolarekin batera, "bailararen sozioekonomia hobetzeko eta sendotzeko ezinbesteko erreminta delako".

 

Hala azaldu du Pello Bastarrika alkateak ekimena aurkezteko egindako prentsaurrekoan. "Guretzat lehentasuna da Azkoitia eta azkoitiarren sozioekonomia hobetzea, eta horretarako erreminta oso baliagarria delakoan gaude". Hala, BOZI zerbitzuaren aurretik Iraurgi Berritzenen bidez Ezagutza gunea martxan dagoela gogora arazi du alkateak, eta orain gutxi enplegu orientazio zerbitzua ere martxan jarri dutela. "Helburua argia eta bakarra da: egoera sozioekonomiko zail honi buelta emateko gure esku dauden baliabide guztiak ahalbideratzea".

BOZI eskualdean dauden prestakuntza eskaintza guztiak biltzen dituen gunea da, hor jasotzen baitira eskolek, lanbide heziketa zentroek, unibertsitateek, akademiek, musika eta hizkuntza eskolek nahiz elkarteek eskaintzen dituzten prestakuntza eta ikaskuntza eskaintzak.

Europa 2020 egitasmoaren barruan, Eusko Jaurlaritzak zerbitzu hau kudeatzeko eskumena eskuratu du eta Euskal Autonomia Erkidego osoan eskaintzen da.

Imanol Iribar izango da zerbitzu honetaz arduratuko den teknikaria. Berak adierazi duenez, «informazio eta orientazio zerbitzua» izango da BOZI. Batetik, hezkuntzaren arloan bailaran eskaintzen diren prestakuntza ikastaro guztiei buruzko informazioa eskura jarriko da www.boziurolakosta.com webgunearen bitartez. Bestetik, ikastaroen gaineko nahiz ibilbide profesional bat bideratzeko eman beharreko pausoez eta egin beharreko ikastaroen gaineko orentazioa ere eskainiko dute. Pertsona bakoitzaren beharrei erantzuteko, banakako jarraipena egingo da

Zuzenean joan ezin duenarentzat telefono eta e-mail bidez ere eskainiko da aholkularitza:

Imanol Iribar
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
696 39 56 64

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut