Berriak Birziklatzea sustatzeko ideia onenak, sarituta

Birziklatzea sustatzeko ideia onenak, sarituta

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

birziklatusariak.pngEnok Sudupek, Carmen Osak eta Maria del Carmen Carmonak irabazi dute gehiago biriziklatzeko ideia lehiaketa. Errefusaren edukiontzia "azken aukera naiz", "ni errefusa naiz" edo "ni ez naiz birziklatzen" gisako esaldiekin errotulatzea proposatu du Sudupek; erabilitako ur botila handietan plastikozko poltsak sartu eta hori aislamen gisa erabiltzea Osak; eta hondakinak etxepeka bildu eta gaika gehien sailkatzen duen komunitateari zaborraren tasa jaistea, Carmonak. Atzo jaso zituzten sariak Leire Etxaniz Mankomunitateko lehendakariaren eskutik.

 

Urola Erdiko Mankomunitateak, Ecoembes eta Ecovidrio erakundeekin elkarlanean, BIRZIKLATU izeneko kanpaina martxan jarri zuen pasa den urtarrilean. Sensiblizazio kanpaina honen helburua, eskualdeko biztaleak hondakinak gaika sailkatu eta birziklatzera bultzatzea da. Aurreneko ekimena, eskualdeko 7 herrietako zebrabideen %65-a 'birziklatu' lemarekin errotulatzea izan zen, guztira 150 zebrabide margotu zirelarik. Ekimen berezi honek herritarren arreta deitu zuen eta bi asteren ondoren, postontzi guztietara txartel informatzaileak banatu ziren. Bertan, zebrabideetan agertutako irudia, azalpena eta ekimenaren bultzatzaileak zein diren azaltzearekin batera, lehiaketa bat abiatu zen herritarren partaidetza sustatuz. Urtarrilaren 10tik 31era bitartean, herritarrek birziklapenarekin lotutako hainbat iradokizun eta proposamen egiteko aukera izan zuten.

Guztira, 26 proposamen jaso ziren eta ondorengo 3 proposamenak izan dira sarituak:

Errefusaren edukiontzia "azken aukera naiz", "ni errefusa naiz" edo "ni ez naiz birziklatzen" gisako esaldiekin errotulatzea. Enok Sudupe izan da ideia hau aurkeztu duena eta nekazal turismo batean bi lagunentzat asteburu bat irabazi du.
Erabilitako ur botila handietan plastikozko poltsak sartu eta beteta daudenean aislante bezala erabiltzea. Carmen Osak ere nekazal turismo batean asteburu bat pasatzeko aukera izango du proposamen honegatik.
Hondakinak etxepeka biltzea eta gaika gehien sailkatzen duten komunitateak zabor tasa jetsiz saritzea proposatu du Maria del Carmen Carmonak. Donostiako La Perlan bi lagunentzat zirkuitu erlaxagarria eta bazkaria izango da proposamen honen saria.
Urolako Erdiko Mankomunitatetik eskerrak eman nahi die lehiaketan parte hartu duten lagun guztiei; "Herritar denon konpromisoarekin lortuko dugu hondakinak egoki kudeatzea eta birziklatze tasa gorenetara iristea".

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut