Berriak Autobus urbanoaren ibilbidea zehazteko bilera, asteartean (hilak 18)

Autobus urbanoaren ibilbidea zehazteko bilera, asteartean (hilak 18)

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

autobusurbanoa.pngAzkoitiko auzo guneak herrigunearekin lotzeko autobus urbano zerbitzua martxan jartzea erabaki du Udalak, eta dagoeneko ibilbidea zehazten ari da, herritarrekin elkarlanean. Hala, urriaren 29an egin zuen aurreneko bilera, eta bertan ibilbide proposamen bat aurkeztu zuen Udalak. Herritarrek ibilbide hura aztertu eta proposamenak egin zituzten orduan, eta ekarpen horiek aintzat hartuta, bigarren proposamen bat osatu du orain Udalak. Eta bigarren ibilbide hori ere herritarrekin kontrastatu nahi du berriro ere. Horregatik, datorren asteartean (martxoak 18), bilera bat egingo du Elkargunean, 18:30ean, bai ibilbide hori aztertu bai prezioak eta bestelako kontuak aztertzeko.

 

Bertaratu eta parte hartzera deitzen ditu herritarrak Udalak, autobus hori ahalik eta erabilgarriena eta eraginkorrena izateko ahalik eta herritar gehienen iritzia jakin nahi duelako. Orain arte egindako bileren inguruko informazioa eta astearteko bileran aurkeztuko den ibilbide proposamenaren inguruko aplikazioak webgune honetan bertan dituzue ikusgai, horretarako sortutako atal berezituan.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut