Berriak Martxoaren 22an, eliteko korrikalari zein herrikoientzat hitzordua

Martxoaren 22an, eliteko korrikalari zein herrikoientzat hitzordua

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

azkoitiazpeiti1.png

Badator Azkoitia-Azpeitia lasterketa. Maratoi erdia eta lasterketa herrikoia (7,5 km), biak jokatuko dira aurten ere, martxoaren 22an, 16:30etan hasita bata, eta ordulaurden lehenago bestea. 21. edizioa da aurten, eta aurrekontuak aurrekontu, eliteko lasterkari onenak eta herrikoiak batzeko ahalegina egin dute antolatzaileek. Eta berrikuntzak ere badira aurtengoan: esate baterako, runloc aplikazioari esker, korrikalarien nondik norakoak zuzenean jarraitzeko aukera izango da aurreneko aldiz, txipari esker. Izena emateko epea zabalik dago jada eta martxoaren 20ra arte egongo da aukera (gauerdira arte), bai kirolprobak.com-en bidez eta baita Plaza Berri Sporten.

 

Haurtzaindegi zerbitzua eta dutxa zerbitzuak egongo dira aurten ere baina dorsalak jasotzeko unean aldaketak bat egongo da: Azkoitiko Elkargunean jaso beharko dira dorsalak, ostiral arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Maratoi erdirako 1.600 dorsal atera dituzte eta lasterketa herrikoirako 500, eta ahalik parte hartzaile gehien izatea nahi dute. Azkoitiko Udala lasterketaren babeslea da eta hala izaten segitzeko asmoa erakutsi du Pello Bastarrika alkateak, "herriko seme baten izenean egiten den karrera izateaz gain, herritarrek parte hartzen dutelako eta herria kanpoan sustatzen balio duelako". Lasterketako informazio osoa, hemen, webgune ofizialean.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut