Berriak 'Urola gustagarri': bertakoa balorean jarriz aisialdia eta turismoa sustatzeko ekimena

'Urola gustagarri': bertakoa balorean jarriz aisialdia eta turismoa sustatzeko ekimena

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

gustagarri.pngAbian da 'Urola gustagarri'. Ekimen berezia eta zabala da, bertakoa balorean jarriz aisialdia eta turismoa sustatu nahi duena. Bertako produktu eta ekoizleak, bertako sukaldari eta jatetxeak, bertako baserri eta ustiapenak, eta bertako azokak. Elementu guzti horiek uztartuz, ekitaldi eta ekimen ugari antolatuko dira, gure urola bailara bisitatu eta ezagutarazteko. Iraurgi Berritzenek eta Urkomek (Urola Kostako Landa Garapen elkarteak) sustatutako ekimena da eta bailarako lehen eta hirugarren sektoreko hainbat eragilek ere hartu dute parte. Eta ostiralean aurkeztu zuten 'Urola gustagarri'-ren lehen ekimena: martxoaren 7tik apirilaren 27ra, arkumea eta ardiaren deribatuak (esnekiak batik bat) ardatz hartuta, hainbat ekimen egingo dira. Hala, bailarako 11 jatetxek produktu hori oinarri hartuta menu bereziak prestatuko dituzte, baserri eta ustiategietara bisita gidatu bereziak egingo dira, bertako bizimodua, lan egiteko modua eta produktuak erakustarazteko, eta gastro ekimenak ere egingo dira; desgustazioak, sektoreko topaketak, azoka bereziak... Hemen duzue ekitaldien inguruko informazioa, eskuorrian. Aurkezpenean, Urkomeko eta Iraurgi Berritzeneko lehendakaria eta bailarako hainbat alkatek hartu zuten parte (argazkian).

 

 

 

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut