Berriak Emakumeen festa internazionalarekin hasiko dira Martxoaren 8ko ekitaldiak

Emakumeen festa internazionalarekin hasiko dira Martxoaren 8ko ekitaldiak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

m8.png

'Gure gorputza, gure erabakia. Emakumeok gure eskubideen jabe". Lema horrek jantziko du Martxoaren 8a Azkoitian. Emakumeen mahaiak eta Udalak elkarlanean antolatuta, martxoaren 7an hasiko dira ekitaldiak: Jatorri ezberdineko emakumeen arteko festa internazionala egingo da Elkargunean, 15:00etan hasita. Hortik aurrera, asteburu osoan eta martxoaren 29an, elkarretaratzeak, zinea eta bestelako hainbat ekitaldi ere egingo dira, emakumeen eskubideak aldarrikatzeko (hemen duzue egitarau osoa)."Urte asko pasatu dira Olympe de Gouges, frantziarra, gillotinaz hil zutenetik, "Emakumearen eta Emakumezko Herritarren Eskubideen Adierazpena" idazteagatik. Urtean zehar mugimendu feministari esker berdintasunaren alde lortutako aurrerapausoak nabariak izan diren arren, benetako berdintasuna lortzeko asko falta da oraindik", eta horregatik dago oraindik aldarrikapenarena beharra. Hala azaldu dute Emakumeen Mahaitik. Ekitaldietan parte hartzera deitu dituzte azkoitiarrak, eta Martxoaren 8a egun seinalatua izanda ere, berdintasunaren aldeko aldarrikapena eta borrokak egunerokoa izan behar duela gogora arazi dute.

 

"Ezagunak dira emakumezkoek hainbat arlotan dituzten oztopoak; lan arloan, kirolean, kulturan. Etxeko lanak eta zainketak oraindik emakumeen ardurapean daude, pobreziak emakumearen aurpegia du, lan berberagatik diru gutxiago kobratzen dute, eta batez ere, emakumeek jarraitzen dute indarkeria matxista pairatzen.
Horregatik, giza eskubideen urraketa onartezin hauek desagerrarazte aldera lan egiteko premia daukagu. Berdintasuna ez da "emakumeen kontu bat" baizik eta, jendarte osoarena. Horretarako, egun guztiak martxoak 8 izan behar dira", esan dute antolatzaileek.

Martxoaren 29an egingo den autodefentsa ikastaroa 17 urtetik gorako emakumeentzat izango da eta izena eman beharko da, udaletxean (Berdintasun sailean) edo Elkargunean (Gazte Informazio Bulegoan).

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut