Berriak Aurten ere herritarren esku utziko du Diputazioak aurrekontuen zati bat

Aurten ere herritarren esku utziko du Diputazioak aurrekontuen zati bat

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

dipupartehartze.pngIaz egin zuten aurrenekoz esperientzia pilotua: Gipuzkoako Diputazioak Urola bailarako herritarren esku utzi zuen 500.000 euro zertan inbertitu erabakitzea. Aurrekontu parte-hartzaileak sustatzeko aurreneko pausoa izan zen, eta emaitzarekin gustura dago aldundia. Hala azaldu zuen atzo Martin Garitano Ahaldun Nagusiak, iazko prozesua baloratzeko egindako bileran. Bailaran zazpi proiektu martxan jartzea erabaki zuten iaz eta horiek martxan jarriko dira aurten. Hori nola egin aztertzeko herritarren jarraipen taldea eratu zen atzoko bileran, besteak beste, eta besteak beste, iaz hasitako bideari aurten ere jarraipena emango zaiola jakinarazi zuten Diputazioko arduradunek. Urolan ez ezik, Bidasoan, Tolosaldean eta Oarsoaldean ere egingo dira aurten aurrekontu partehartzaileak. Hala, 2 milioi euro utziko ditu herritarren esku Diputazioak 2014an.

 


 

Martin Garitano Ahaldun Nagusiak azaldu zuenez, "bide horretan segitzeak, gobernatzeko modu horrekin aurrera egiteak, abantailak besterik ez dituelako, besteak beste, kudeaketa publiko eraginkorragoa lortzen dugulako, herritarren behar errealei erantzuten diegulako, gardentasuna bermatzen dugulako eta, beharbada, inportanteena dena, biztanle soilek herritar izaera hartzen dutelako partehartze prozesuei esker".

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut