Berriak Nola sortu eskualdean elikadura burujabetza landuko duen talde eragile bat?

Nola sortu eskualdean elikadura burujabetza landuko duen talde eragile bat?

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

sormentailerra.pngUrolab ekintzailetasun mugimenduak "Sormen tailerra" antolatu du ostiralerako (otsailak 28). Bertan, "Brainstorming" (ideia zaparrada) teknika landuko da bi erronka nagusiren inguruan: Nola sortu eskualdeko elikadura burujabetza landuko duen talde eragile bat eta nola sustatu eskualdeko ekintzaileen artean coworkinga edo elkarlana? Galdera horien inguruan pentsatu eta iritzia eman nahi duen eskualdeko herritar oro gonbidatu nahi dute parte hartzera. Sormen tailerra 18:00tan hasiko da, Elkargunean, eta esan bezala, eta Urolabeko kideek bertan parte hartzera gonbidatu nahi ditu herritarrak (Iraurgi Berritzen talde eragileko kideetako bat da). Zalantzaren bat izanez gero,  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera e-mail bat bidali. Informazio gehiago: www.urolab.eu webgunean.

Urolab mugimenduak bailarako ekintzailetasuna sustatu nahi du eta iragan urtarrilaren 31an egin zuen aurreneko ekintza: 1.Proiektu azoka. "12 hilabete, 12 ekintza" leloarekin ekin zion bideari, eta lelo horren barruan kokatzen da ostiraleko saioa ere.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut