Berriak Azkoitiko Udala ere, irrizale

Azkoitiko Udala ere, irrizale

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

irrizale.pngAzkoitiko Udala irrizale izendatu du Irrien Lagunak Klubak, beste hainat udal eta ikastetxerekin batera. Herenegun izan zen izendapen ekitaldia eta bertan, Elkar taldeko Olatz Osak bertaratutako udal eta ikastetxeetako ordezkariei ongietorria eta eskertza eman eta Klubaren eta proiektuaren jatorria azaldu zien. Gero, Joxe Mari Agirretxek hartu zuen hitza Irrien Lagunak Klubaren izenean eta Klubak azken hiru urteetan egindako ibilbidea laburbildu zuen; irrienlagunak.com webgunea eta abenduan argia ikusi zuen bizipoza.org ataria, klubaren inguruko sare sozialak, ikuskizun eta jolas gune arrakastatsuak, Zeraingo barnetegia, Irrien Lagunak Gizartegintza Elkartea eta, noski IRRIA aldizkaria. Hain zuzen ere IRRIZALE izendapenak irrien lagunak proiektua oro-har eta bereziki IRRIA aldizkariaren sustapenean bidelagun ditugun 59 Udal eta 94 ikastetxe horiei aitortza egiteko egin zuten ekitaldia, antolatzaileek azaladu zutenez.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut