Berriak Pardel berrerabilgarrien erabilera sustatzeko kanpaina abiatu du Mankomunitateak

Pardel berrerabilgarrien erabilera sustatzeko kanpaina abiatu du Mankomunitateak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

pardelak.pngBailarako ume txikien gurasoek pardel berrerabilgarrien aldeko apustua egitea nahi du Urola Erdiko Mankomunitateak. "Etorkizuna da, ingurumenarentzat, haurrarentzat eta poltsikoarentzat hobeak direlako". Gipuzkoan sortzen den errefusaren %70-80 pardelek osatzen dutela erakutsi dute datuek, eta hor eraginda hondakinen murrizketa salto handia egingo delakoan daude. Horrez gain, ekonomikoki ere merkeagoa da: batez beste, haur batek bere bizitzan 1.800-2.00 euro gastatzen ditu pardeleta eta berrerabilgarriak erabiliez gero 220 euro ingurekin moldatuko litzateke.  Eta garrantzitsuena, haurraren osasunarentzat hobeak dira berrerabilgarriak, produktu toxikorik ez dutelako eta dermatitis arriskurik ez dutelako, besteak beste. Horregatik eta pardel horien erabilera sustatzeko kanpaina bat jarri du martxan Mankomunitateak: datorren astean hitzaldiak emango ditu herri ezberdinetan, pardel horien nondik norakoak azaldu eta zalantzak argitzeko, eta erabilera sustatzeko, 50 familiri %50eko hobaria emango die. Azkoitian datorren ostegunean izango da hitzaldia, hilaren 27an, 18:00etan Elkargunean.

 

Meita Maite enpresaren bidez banatuko dituzte pardelak. Pardel xurgatzaileak dira, erabilterrazak eta "garai batean erabiltzen zirenekin alderatuz, eraginkor eta garbiagoak". Hala azaldu du Gloria Urkolak, enpresa horretako kideak. Haur bakoitzarentzako kit edo kaxa bat prestatuta dago, launa pardel, hainbat aldagarri eta beharrezko material guztiarekin.

Kanpaina hau hondakinen prebentzio planaren barruan kokatu du Mankomunitateak: auto eta auzo konpostarekin hasi ziren aurrena, arrandegi eta harakindegietarako tupperrena egin dute, eta orain pardelena jarri dute martxan. Izan ere, hondakin onena sortzen ez dela dela uste du, eta horregatik, bide hori jorratzen segitzeko asmola duela adierazi du Leire Etxaniz mankomunitateko presidenteak. Kanpaina honetan Foru Aldundiaren babesa izan dute, "Diputazioaren 0 zabor helburuarekin guztiz bat egiten duelako". Hala azaldu du  Ainhoa Iraola Aldundiko Ingurumen zuzendariak.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut