Berriak Eskolako Agenda 21en aztarna ekologikoa landuko dute aurten

Eskolako Agenda 21en aztarna ekologikoa landuko dute aurten

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

agenda21.pngAztarna ekologikoa, hori da aurtengo ikasturtean Azkoitiko ikastetxeetan Eskolako Agenda 21en barruan lantzen ari diren gaiaEnergiaren, mugikortasunaren edota kontsumoaren inguruan hausnartuko dute, besteak beste, eskola eta herria jasangarria izateko ahaleginetan. Agenda 21 programaren helburua ikasleenga ingurugiroaren aldeko kontzientzia eta ohitura desberdinak sustatzea da, eta asmo horrekin Lehen Hezkuntzakoek garraioa, ura eta energiaren kontsumoaren inguruan lan egingo dute, eta Bigarren Hezkuntzan Azkoitiko aztarna hidrikoa eta energetikoa aztertuko dute.

 

Azkoitiko Udalak abiatuta, eta Artelatz Ingurugiro Zerbitzuak enpresaren laguntzarekin, hiru ardatz lantzen ditu Eskolako Agenda 21ek; kurrikuluma, kudeaketa eta parte hartzea. Dagoeneko ikasturteko bigarren hiruhilekoan daude ikastetxeak, eta ekintza planak lantzen hasi dira bertan. Hainbat ekintza egingo dituzte herrian, eta helburuak betetzeko konpromisoak hartuko dituzte ikasleek. Era berean, ikasturtea amaitzean gaiari lotutako proposamenak helaraziko dizkiote udalari.

Aurten 11. urtez eramango dute aurrera Eskolako Agenda 21. Aurreko ikasturteetan, jasangarritasunarekin lotutako gai ugari jorratu izan dituzte; besteak beste, energia, hondakinak, kontsumoa, ura, bioaniztasuna, elikadura, mugikortasuna, airearen kutsadura eta hondakinen prebentzioak landu dituzte

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut