Berriak Urolaturismo.net berritua martxan da, bailarako baliabideak ezagutarazteko

Urolaturismo.net berritua martxan da, bailarako baliabideak ezagutarazteko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

urolaturismo.pngUrola bailara hobeto ezagutu eta hobeto gozatzeko aukera hobea dute orain gurera etortzen diren turistek. Izan ere, Urolaturismo.net webgune berritua martxan da, eta bertan eguneratuta, hobeto antolatuta eta eskuragarriago jarri dituzte bailarako herri ezberdinetako eskaintza turistikoak. Azkoitia, Azpeitia, Zestoa, Aizarnazabal, Beizama eta Errezilgo udalek iaz abiatutako enplegu planaren barruan garatu da lan hori: Ekobailara proiektuaren barne, pertsona bat kontratatu zen eskualdean turismo jasangarria eta ingurune sozial, natural eta kulturalarekin errespetagarria den turismo jarduera sustatu eta bultzatzeko, eta pertsona horrek, Irene Elortzak hain justu, garatu du webgune hau, Elkarmedia Azkoitiko enpresarekin batera. Sakeleko telefono eta tabletetara egokitutako webgunea da, sare sozialetara ere egin du salto, eta hortik haratago ere egingo du proiektuak: telefono mugikorretan deskargatzeko app aplikazio bat ere garatzen ari dira, bisitariek herri bakoitzeko gida multimedia bat eskura edukitzeko.

 

Urola Erdiko informazio turistikoa emateaz gain, Zumaiakoa ere eskainiko dute; izan ere, Ekobailara proiektua, 2003tik martxan dagoen Urola Turismo ekimenaren testuingurura integratu dute. «Proiektu honen oinarrietako bat hasieratik muga administratiboak gainditzea izan da, logika geografikora eta bisitari edota turistaren mugikortasun logikara egokituz», adierazi du Bastarrikak alkateak. Hori izan da Zumaia bertan egotearen arrazoia. Izan ere, azpimarratu dutenez, Urola Erdiaren «irteera eta sarrera naturala» kostaldea izan da; hau da, Zumaia.

Webgunea euskaraz eta gaztelerazko bertsioan martxan dago jada, eta hilabeteren buruan ingelesez eta frantsesez ere egongo da. Hemendik aurrera, bailareko eskaintza turistikoaren inguruko informazio oro Urolaturismo.net webgunean izango dute eskuragarri, bai bertakoek eta baita bisitariek ere, gure eskualdearen aberastasuna ahalik eta gehien zabaltzeko. Turismo alorrean aritzen diren enpresa eta eragile publikoak ere integratu nahi ditu proiektu honek, eta hori da orain erronka.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut