Berriak Lana bilatzen eta hobetzen laguntzeko zentroa zabaldu du Udalak Bizenta Mogel kalean

Lana bilatzen eta hobetzen laguntzeko zentroa zabaldu du Udalak Bizenta Mogel kalean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

enpleguzentro.pngAzkeneko datuek argi erakusten dute: langabezia da gure bailaran egun dagoen arazo larrienetakoa. Iraurgi Berritzenek egindako abenduko sozioekonomia datuek erakutsi dutenez, pixkanaka-pixkanaka langabetu kopurua jaisten ari da, baina halere, bailarako langabezia tasa %14,85ean dago, Gipuzkoako batez besteoaren puntu bat gainetik. Legegintzaldia hasi zenetik, horri aurre egiteko lanean ari da Azkoitiko Udala Iraurgi Berritzenen bidez, eta orain beste pausu bat eman du: Enplegurako Orientazio Zentroak zabaldu du Bizenta Mogel kalean, Lanbiderekin elkarlanean. Langabezian dauden herritarrei edo enplegua hobetu nahi dutenei lagundu eta aholkularitza emateko zerbitzua izango da eta honako ordutegia izango du: astelehenetik ostegunera, goizez 09:00etatik 13:00era, eta astearte eta ostegunetan arratsaldez ere bai, 15:30etik 18:30era. Ordutegi horretan, ordenagailuak, interneterako sarrera eta bestelako baliabideak erabiltzeko aukera izango dute herritarrek, eta enplegua bilatu edo hobetzeko zerbitzu pertsonalizatua ere emango dio, orientatzaile aditu batek. Telefonoa: 943 08 34 69.

 

Enplegu orientazio zentroa

 

Nori zuzenduta:
• Langabetuei edo langabezian erortzeko
arriskuan daudenei.
• Enplegua hobetu nahi dutenei.
• Lan egiteko adina eduki eta modu aktiboan lana topatzeko asmoa dutenei.

Zer eskaintzen du?
• Herritarrei laguntzeko eta aholkatzeko lan orientazioko adituak.
• Internetera sartzeko aukera eskaintzen duten ordenagailuak.
• Informazio panelak.
• Liburutegi edo hemeroteka: aldizkari espezializatuak,material grafikoa...
• Banakako eta taldekako orientazioa:
- Lanbiden alta ematea, eskaerak berritzea, datu pertsonalak aldatzea, enplegagarritasuna balioestea...
- Curriculuma eta gutuna egiten laguntzea.
- Lan elkarrizketak prestatzea.
- Lan bilaketa aktiboa.
- Gizarte trebetasunak / komunikazioa.
- Autoenplegua.
Alor horietan trebatzeko tailerrak ere eskainiko ditu.

Bulegoaren kokapena:

• Bizenta Mogel kalearen 6, behean.
• Telefonoa: 943 08 34 69.
• Ordutegia: astelehenetik ostegunera, goizez 09:00etatik 13:00era, eta astearte eta ostegunetan arratsaldez ere bai, 15:30etik 18:30era.

Bulego hauek ahalik eta erreminta eraginkorrenak izatea nahi du Udalak, langabeziari aurre egitea gure lehentasun sendoenetakoa baita. Horregatik, herritarrak bulegoak erabiltzera animatu nahi ditu. "Badakigu formula magikorik ez dagoela, baina gure esku dagoen guztia egiten saiatzen ari gara", adierazi du Pello Bastarrikak, Azkoitiko alkateak. Azkoitiko bulegoarekin batera, Azpeitian beste bat zabaldu du Iraurgi Berritzenek, Sindikatu Zaharrean.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut