Berriak Etxebizitza hutsen gaineko zergan salbuespen batzuk egongo dira

Etxebizitza hutsen gaineko zergan salbuespen batzuk egongo dira

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Urte berriarekin batera tasa eta zerga berriak martxan daudela gogora arazi nahi die Udalak herritarrei, eta horren inguruan hainbat kontu argitu. Ondasun higiezinen gaineko zergan, ohiko etxebizitzak ez direnei %100eko errekargua aplikatuko zaie, baina salbuespenak egongo dira. Horrez gain, gogoratu zaborraren eta uraren tasan hobariak eskatu ahalko direla, erretan eta familia kide kopuruaren arabera eta Elkarguneko tarifetan ere jaitsiera batzuk egongo direla: bi gurasoak langabezian dauden kasuetan 6-17 urte bitarteko gazteek bazkidetzan %25eko deskontua izango dute, eta ikasle izaera ere 26 urtetara luzatu da. Horrez gain, eguneko sarrerak ere jaitsi egin da.

 

Higiezinen gaineko zerga %100 igotzetik salbuetsita geldituko dira honako etxebitza hutsak:
- Modu jarraituan lanbide nahiz merkataritza jardueretako direnak. Salbueste hau aplikatzeko, nahitaezkoa izango da higiezinaren katastroko titularra izatea, edo, hala badagokio, jarduenaren titularrari errentan emateko kontratu bat izatea, erabilpen lagapena edota usufruktua, urtebetekoa edo luzeagoa. Kontratua idatziz jasota ez badago, jarduera hori badela egiaztatu beharko da.
- Zahar etxeetan edo tutoretzako etxebizitzetan erroldatutako pertsonen titulartasunekoak diren etxebizitzak, beti ere soilik erroldatua azaltzen den azken etxebizitzari dagokiona.
- Menpekotasun ebazpena jaso dutenak eta bere menpekotasuna dela eta beraien etxebizitza utzi beharra izan dutenak, beti ere soilik erroldatua azaltzen den azken etxebizitzari dagokiona.
- Administrazio eskudunak aurri-egoeran deklaratutako etxebizitzak.
-2014ko urtarrilaren 1a baino lehenago bere helburuen artean ondasun higiezina errentan ematearena duen erakunde publiko baten esku jarritako etxebizitzak
Banaketa horizontalik ez duten eta erregistro-finka bakarra izanik katastro-erreferentzia bakarra eta OHZren errezibo bakarra duten etxebizitzei, finka horretan elementu komun baterako edo kalerako irteera propioa dutela-eta aprobetxamendu independentea izan dezaketen hainbat bizitza daudenean, honako erregimena aplikatuko zaie, gainordain honen ondorioetarako soilik , Udal erroldaren arabera etxebizitza unitate independente gisa mantentzen den bitartean.
-Hildakoen izenean dauden etxebizitzak. Salbuespena mantenduko da heriotza izan eta gehienez hurrengo bi urtez.
-Batuta dauden etxebizitzak, nahiz eta jabetza erregistroan bi finka izan eta bi ordainagiri eduki, baina ondasunen jabea bakarra izan behar da.
-Baserri hutsak: Beti ere baserria nekazaritza arloko ustiategiko errolda ofizialean altan balego.
-Eraiki duten promotoreen izenean dauden etxebizitzak. Salbuespena mantenduko da obra berria egin eta gehienez hurrengo bi urtez.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut