Berriak Masajistentzat eta arropa eta oinetako dendentzat euskara gidak

Masajistentzat eta arropa eta oinetako dendentzat euskara gidak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

arropadendak.pngAzkoitiko Udaleko Euskara Zerbitzuak herriko merkatarientzat euskarako materiala sortzen jarraitzen du, eta oraingoan masajistentzat, arropa eta oinetako dendentzat orokorrean, umeentzako arropa eta produktuak saltzen dituztenentzat eta kirol dendentzat gidaliburuak atera ditu. Gidaliburu horietan, eguneroko lanerako balio duten hainbat kontu jasotzen dira: hiztegia eta ohiko hitzen zerrenda, ohar eta kartelen ereduak, izen komertziala... Gainera, CD-an norberak bere establezimenduaren beharretara egokitzeko moduan ditu eredu horiek guztiak, eta horrela behar direnean, ordenagailuan moldatu, inprimatu eta klinikan jartzea baino ez dute egin beharko merkatariek.

 

Urteak dira Azkoitiko udala merkatarientzat gidaliburuak ateratzen hasi zenetik, eta dagoeneko 17 gidaliburu atera ditu, besteak beste, okindegientzat, harategientzat, edergintza zentroentzat, optikentzat, taberna edo jatetxeentzat eta hortz klinikentzat. Gida horiek Euskara Zerbitzuan eskuratu daitezke, eta udal webgunean ere bai, honako helbidean: www.azkoitia.net/euskara/argitalpenak/

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut