Berriak Familia ugariek urtarrilaren 31ra arte dute Ondasun Higiezinen gaineko Zergan hobaria eskatzeko

Familia ugariek urtarrilaren 31ra arte dute Ondasun Higiezinen gaineko Zergan hobaria eskatzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Ondasun Higiezinen Gaineko Zergan hobariak eskatu ditzakete jada familia ugariek. %75era arteko hobariak ematen ditu Udalak, familia ugarien zama ekonomikoa arintze aldera. Hobaria eskuratzeko beharrezkoa da honako baldintzak betetzea: hobaria jasoko duen etxea ohiko etxebizitza izatea eta familia horrek jabetzan beste etxerik ez edukitzea. Hobaria, etxebizitzaren tamainaren eta familiako kide kopuruaren araberakoa izango da. Eskaria egiteko epea hilaren 31n amaituko da.

 

- 90 metro kuadro baino gehiagoko etxeetan, 3 seme-alaba dituztenek %25eko hobaria izango dute, 4 seme-alaba dituztenek, %50ekoa, eta bost edo gehiago dituztenek, %75ekoa.

- 90-120 metro kuadro arteko etxeetan, berriz, 3 seme-alaba dituztenek %10eko hobaria izango dute, 3 dituztenek %25ekoa eta 4 edo gehiago dituztenek, %40k.

Hobaria aplikatzeko eskaria urtarrilaren 31a baino lehen egin behar da, udaletxeko Harrera Bulegoan. Interesatuek, familia ugariaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut