Berriak Gabonetako erosketen inguruko gomendioak eman ditu kontsumitzaileen informaziorako udal bulegoak

Gabonetako erosketen inguruko gomendioak eman ditu kontsumitzaileen informaziorako udal bulegoak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

kontsumoa.pngAzkoitiko kontsumitzaileen Informaziorako udal bulegoak gabonetan egiten ditugun erosketen inguruan honako gomendio sorta eman du:

PREZIOA: Eskura erosten ditugun produktuak ordaindu beharreko zenbateko osoa adierazi behar du, eraskusleihoetako produktuen prezioak kanpotik ikusteko moduan jarri behar ditu saltzaileak (salbuezpenak ezik) eta gainera ordaintzeko era desbendinen berri ere adieraztera behartuta dago.

PRODUKTOEN ITZULKETAK: Erosten dugun produktuak, inolako akatsik ez badu, itzultzeko eskubiderik ez dugu, hala ere, zenbait dendatan onartzen dute dirua itzultzea, produktua aldatzea edo erosketa txartel bat ematea erositakoaren ordez. Oso garrantzitsua da erosi aurretik galdetzea dendak ematen dituen aukerei eta baldintzei buruz. Dirua itzultzeko aukera izateko, gainera dendak hala adierazi beharko du (idatzita egon behar du nonbaiten).

 

BERMEA: Legeak kontsumitzaileari ematen dion eskubide ukiezina da erositako produktuaren akats edo ez egokitasun baten aurrean. Saltzaileak ematen du, eta erositako produktua berria bada bi urtetakoa izango da. Bi urteko epe hau produktua ematen diguten datan hasten da (faktura edo tikea gorde). Akatsa, erosi ondorengo 6 hilabetetan agertzen bada, araudiak akats hori hasieratik datorren akats bat dela aurreikusten du. Aldiz, aurreneko 6 hilabete horiek pasa eta gero agertu edo salatzen bada, legeak ez du ezer ere aurreikusten, beraz kontsumitzaileak zein saltzaileak argudiatzen duenaren frogak beharko ditu.

Akatsa edo egokitasun eza aurkitzen denean, aurreneko pausoa saltzaileari horren berri ematea izango da, bi hilabeteko epe batean. Bi aukera izando ditugu akats hori zuzentzeko, konponketa edo ordezkapena. Kontsumitzaileak erabakiko du zein aukeratzen duen, eta hala jakinaraziko dio saltzaileari. Honek bere aldetik, errespetatu egin beharko du kontsumitzailearen erabakia, beti ere kontuan izanda kontsumitzaileak hartu duen erabakia ezinezkoa edo neurrizgabekoa ez dela. Horretarako kontuan izan behar da produktuaren prezioa, konponketaren kostua, eta beste aukera bat hartu izan ezkero kontsumitzaileak jasango dituen arazoak.

Produktua konpontzen denean, baina desegokia izaten jarraitzen duenean, orduan kontsumitzaileak beste honako aukera hauek ditu. Bat prezioaren beherapena, hau kalkulatzako egoera egokian produktu horrek izango duen prezioa eta akatsa duen produktu horrek merkatuan izango luken prezioarekin proporzionala izan behar du, eta bestea, kontratua suntsiaraztea produktuaren egokitasun eza oso garrantzitsua ez denean ezin da aukera hau eskatu.

Azkotiako Kontsumitzaileen udal bulegoa goizez egoten da irekita 10:00etatik 14:00etara. Edozein eratako zalantzaren bat baduzu pasa zaitez astelehena, astearte eta ostegunetan Azkoitiko Kale Nagusian 60-62 4.pisuan dugun bulegotik, (943-85-73-05 Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu ).

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut