Berriak Zazpi proiektu, landa garapena indartzeko

Zazpi proiektu, landa garapena indartzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

urkomesariak13.pngLiztor beltzari aurre egiteko egitasmo bat, landa eremuaren biziberritzea eta laguntza pertsolana sustatzen dituen beste bat, arrautza ekologikoen ekoizpena helburu duen proiektu bat, ur zikinen harazketa eta berrerabilpenerako sistema berri bat, autokontsumorako haize errotaren egitasmo bat, landa jatetxe proiektu bat, eta bisita tailer gidatuak egiteko egitasmo bat. Proiektu horiek saritu ditu Urkomek. Ostiralean banatu ziren, Sanagustin Kulturgunean. Guztira, 26 proiektu aurkeztu dira eta 7 izan dira sarituak. Sei sari epai-mahaiak aukeratutako proiektuen egileek jaso dituzte; zazpigarrena, berriz, bozka gehien jaso duen proiektuak irabazi du. Azaroaren 28tik abenduaren 12ra bitartean 757 bozka eman dituzte erabiltzaileek, eta botoen %58,1 jaso du bozka-bidezko sari berezia jaso duen proiektuak.

 


Saritutako proiektuak honako hauek dira:

 

  • Liztor beltzaren habien suntsiketa (Irekia-bozka bidezko sari berezia): Liztor Asiatikoari aurre egiteko zerbitzu profesional bat eskaintzeko egitasmoa da, eta enpresa bat sortzeko egitasmo landua da. Egilea Iñigo Amezua da, eta www.urolakostaonline.com on line dendako produktuez osatutako lotea irabazi du.
  • Amalur (Iraurgi Berritzenek eta eta Urola Kostako Udal Elkarteak amankomunean ematen duten saria): Landa eremuaren biziberritzearen eta laguntza pertsonala eskaintzearen bidez, langabezian eta emantzipazio prozesuan dauden gazteen lan munduratzea eta baserrietan bakarrik bizi diren adinekoen gizarteratzea uztartzen dituen proiektua da. Egileak Ainhoa Elorza, Maite Gorrotxategi, Itziar Aginagalde eta Ane Otaegi dira, eta 2.000 euroko diru-saria jaso dute.
  • Arrautza ekologikoen ekoizpena/salmenta (Nekazaritza jardueraren garapena ataleko saria): Arrautza ekologikoen produkzio eta salmenta izango dira jarduera honen ardatzak eta ingurune natural eta ziurtagiri ekologikoak izendatzen dituen ezaugarrien araberako ekoizpena jarraituko dute. Egileak Jon Arrue eta Ane Aranburu dira, eta 2.000 euroko diru-saria jaso dute.
  • K1 Ur zikinen harazketa eta berrerabilpenerako modulua (Landa eremuetako bizi kalitatearen hobekuntza ataleko saria): K1 deituriko modulu hau, etxebizitzetako ur zikinak arazteko pentsatuta dago. Gure lurraldeko heren bat landa eremua da eta, ondorioz, sare publikora lotzeak esfortzu ekonomiko handia eskatzen du. Horren aurrean, sare deszentralizatu bat osatzeko aukera eskaintzen du. Kimu Bat enpresa da proiektuaren egilea, eta 2.000 euroko diru-saria jaso du.
  • Haize errota: haizea, ura, sua, lurra eta eguzkia. (Aktibitate ekonomikoaren dibertsifikazioa ataleko saria): Autokontsumorako haize errota bat jartzean datza proiektuak; ustiategiko kostuak gutxitzeko. Egileak Juan Urkizu eta Amaia Irazusta dira, eta 2.000 euroko diru-saria jaso dute.
  • Landa jatetxea (Landa eremuak betetzen dituen funtzioen zehaztapen eta errekonozimendu ataleko saria): Produktuen trasformazioa egiten duen ustiategi batek bere produktuekin eginiko menuak eskaini nahi ditu. Baserria-produktua-produkzioa-errestaurazioa-turismoa eta aisialdia. Egilea Agurtzane Subijana da eta 1.000 euroko saria jaso du.
  • Bisita tailer gidatuak (Landa eremuak betetzen dituen funtzioen zehaztapen eta errekonozimendu ataleko saria): Baserriaren dibertsifikazioan aurrerapauso bat emanez, bisita tailerrak eskaini nahi dira, ekoizten diren ekoizpen arlo bakoitzari lotuta: baratzagintza, Errezil-sagarra, hegaztiak eta ogigintza. Egilea Joxe Ramon Agirre da, eta 1.000 euroko saria jaso du.
Azken bi sariak 1.000 eurokoak izan dira, ex-aequo direla ebatzi duelako epai-mahaiak.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut