Berriak Azkoitiko Udalak bat egiten du gure ikurren alde larunbaterako antolatutako ekitaldiarekin

Azkoitiko Udalak bat egiten du gure ikurren alde larunbaterako antolatutako ekitaldiarekin

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

guk-geureak-kartela.pngLarunbaterako (abenduak 14) ekitaldi berezia antolatu du herritar talde batek: "Guk Geureak". Euskal Herrian geureak ditugun ikurren aldeko aldarrikapen ekitaldia izango da eta kalerija, dantza eta beste hainbat ekitaldiz osatuta egongo da. Azkoitiko Udalak bat egiten du ekitaldiaren aldarriarekin, eta horregatik bertan izango da, gonbidatu gisa. Eta herritarrak ere beste horrenbest egitera animatu nahi ditu.

 

AZKOITIAN
GUK GEUREAK
Ikurrina eta gure ikurren aldeko ekitaldia

ABENDUAK 14, larunbata

¡¡Azkoitiko herri guztia plazara!!

Ekitaldiaren egitaraua:

11:00tan Ikurrinaren plazatik irtenda, trikitilari eta dantzariekin kalejira herriko kaleetan zehar.

12:00tan Herriko plazan txalapartarien deialdiarekin, ekitaldiaren hasiera.

Bertsoak herriko bertsolarien eskutik.

Ikurrinari eta Nafarroako banderari omenaldi dantza.

Euskal doinu bat Txalkor taldearen eskutik.

Ikurrina eta gure ikurren aldeko adierazpena irakurriko da.

Kontsejupean, mokadu-pintxoa, trikitilarien doinuekin girotuta.

¡Jarri balkoian zure ikurrina!


Antolatzailea:
Gure ikurren aldeko herri ekimena.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut