Berriak Euskararen festa

Euskararen festa

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

euskaraegun.pngEuskararen eguna modu berezian ospatu zuten atzo azkoitiarrek. Euskara mahaia osatzen duten herriko elkarte ezberdinek elkarlanean antolatutako ekintzetan azkoitiar ugarik hartu zuen parte, euskararekiko maitasuna, konpromisoa eta aldarrikapena azalduaz. 11:30ean hasi zen festa: ume eta gaztetxoen kalejira egin zuten herrian zehar, eta plazan elkartu ziren guztiak, eta Euskara Mahaiak egun horretarako espreski prestatutako manifestua irakurri zuten eta abesti eta bertsoak etorri ziren ondoren. Arratsaldean jarraitu zuen festak: Udane Juaristi herriko artistarekin mural bat margotu zuten eta azkenik, Euskara Egunerako manifestua irakurri zuten bi lagunek. Hemen dituzue argazkiak.

 

Eguerdian ikasleek irakurritako manifestua:

Amak eman digu hizkuntza batzuei, beste batzuei aitak, eta beste batzuei eskolak, edo lagunek, kaleak, herriak; baina hizkuntzak eman digu denoi ama, aita, eskola, lagunak, kalea, herria, munduari izena emateko modu bat. Munduari izena emateko modu bat eman digu euskarak, eta baita munduan bizitzeko modu bat ere: euskaraz bizi da gure mundua, eta euskaraz bizi dugu mundua guk. Bai gaur, Euskararen Egunean, eta baita urteko beste egun guztietan ere. Euskarak 365 egun ditu urtean, eta milaka eta milaka egun bere baitan. Euskara zaharra dela esaten dute, baina euskara gaztea ere bada. Gu gazteak gara, eta gure adinekoa da euskara guretzat. Eskolarako balio digu, baina baita kalerako ere, eta etxerako, eta behar dugun orotarako. Maitatzeko balio digu, haserretzeko, adarra jotzeko, edozertarako. Mundua izendatzeko behar dugu euskara, munduan bizitzeko, eta euskarak munduan bizitzeko behar gaitu. Erdarak ez gaitu behar, badu nahikoa indar, baina bai euskarak. Gaur, bihar, etzi, eta urteko beste egun guztietan.

 

Xabier Euzkitzeren bertso hau ere  abestu zuten:

Zer nolako zortea

gure hizkuntzarena

mila iturritatik

edaten duena.

Euskararik onena

da norberarena,

eta txarrrena, berriz,

egiten ez dena.

 

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut