Berriak Azkoitia txukunago, solidarioago eta biziago baten aldeko apustua egin nahi du Udal Gobernuak 2014ko aurrekontuetan

Azkoitia txukunago, solidarioago eta biziago baten aldeko apustua egin nahi du Udal Gobernuak 2014ko aurrekontuetan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

aurrrekontu.png2014ko aurrekontuan lantzen ari da egunotan Udala, eta udal gobernuak jada aurkeztu du bere proposamena. "Azkoitia txukun, solidario eta bizi bat sustatzeko" aurrekontuak proposatu ditu, Urrategi Alberdik azaldu bezala, eta honako puntutan laburbildu dituzte euren asmoak:
Azkoitia txukun bat nahi du egungo udal gobernuak, eta horretarako, 9 lanpostu berri sortzeko partidak aurreikusi ditu. Aldi baterako kontratazioak dira, 5 hilabetekoak. Horietako 4 azaroan kontratatuta daude. Dagoenekoz hasi dira bankuak lijatu eta margotzen.

- Auzoen arteko lotura egin ahal izateko autobus urbanoaren zerbitzua ere martxan jarriko dute. Zerbitzu berri horrek batik bat San Martin, Floreaga, Ipintza, Altzibar, edo San Jose egoitza  inguruan bizi diren herritarren bizi kalitatea nabermen hobetzeko balioko duela uste du Udalak, "autoaren erabilera gutxituko delako eta ondorioz herritar guztion mezederako izango delako". Aurrekontua onartu bezain pronto lizitazioa aterako du udalak.

 

Azkoitia solidarioa eta justua ere nahi du Udalak, okerren pasatzen ari direnak aintzat hartuta.

- Horretarako, alde batetik, gizarte zerbitzuetarako partida 43.000 eurotan handituko du Udalak, behar berriei aurre egin eta  behartsuenekin lana egiten duten taldeei ematen zaien laguntza sendotzeko. Horrez gain, jubilatuen tabernan emakumeen komuna berritu egingo da, oso egoera txarrean dagoelako.

- Horrez gain, Udalak ezin ditu ahaztu mundu osoan zehar dauden baztertuak, sistema ekonomiko honek kanpoan uzten dituenak, urik gabe, janaririk gabe, osasun zerbitzurik gabe, inolako babesik gabe. Azkoitia solidarioa da, beraz, udalean ere hori agerian gelditu behar du. 15.000€tan igo ds herrialde ezberdinetan garatzen ari diren hainbat proiektuentzako ematen diren diru-laguntzen partida, herriko ONG edo taldeen bidez bideratzen dena.

Eta azkenik, Azkoitia biziaren alde ere egingo du Udal gobernuak aurrekontuetan:

- Sozio-ekonomia arloko partidak %40an igo ditu, Zertarako? Iraurgi berritzenen bidez, eskualdeko ehun enpresariala indartzeko, ekintzailetasuna sustatzeko. Aurreko urtean baino 63.000€ gehiago bideratuko ditu lanketa honetarako. Guztira 223.000€

- Merkataritza eta turismoa sustatzeko ere, aurreko urtean bezala, 76.000€ko partida aurreikusiko du. Beste 18.000€ erabili dira herriko saltokien "gida multimedia" bat martxan jartzeko, merkatarien leiho bat izateko.

- Aurrekontu hauei begira egindako Danon herrixe prozesuan herritarrei hainbat proiektu aukeran jarri dizkio Udalak, beraiek lehentasunak jartzeko. Udalak hainbat bidetatik jasotzen dituen eskaerak eta berak ere oso beharrezko ikusten dituen aurrean herritarren iritzia jaso nahi izan zuen. Parte hartu zuten herritarren lehentasunen arabera, aurrekontuan honakoak sartzeko aukera izan zuen:

o Ikastolako arrapala 91.500€
o Airearen kalitatea aztertzeko baliabideak 15.000€
o Hondakinak bereizteko zakarrontziak 12.000€

o Espaloiak berritzea eta zarataren inguruko neurketa bereziak izan dira hurrengo gehien bozkatuenak. Hauentzako ere baliabideak lortzen saiatuko gera.

Udalak proposatutako beste hainbat gauza momentuz ez dira atera baina berriro ere datozen urtetan mahai gainean jartzeko asmoa du Udalak, adibidez, baratza parkea, txakurrentzako guneak sortzea, komun automatikoak jartzea, saskibaloiko kantxa berritzea, ... eta beste hainbat.

Danon herrixen-en aipatu zuen Udalak Azkoitia Lantzenen dauden hainbat eta hainbat konpromiso eta epaiketak udalaren aurrekontua baldintzatzen dutela, aurreko urtetan egin izan duen moduan. Eta orain ere hala izan da, momentuz 92.000€ tako ekarpena egin beharko diogu hainbat konpromisoei aurre egin ahal izateko.

Eta ezin dugu ahaztu Elkarguneko Musika gune berria. 500.000 euroko partida sartu duela Udalak aurrekontuetan, Udalarentzat oso garrantzitsua den proiektu horretarako. Izan ere, batetik, herriko musika elkarteek dituzten azpiegitura eta irisgarritasun arazoei konponbidea ematen die, eta horrekin batera, kultura molde berri bat sustatzeko balioko du: herriko elkarte ezberdinen arteko elkarlan sare bat sortzeko.

"Azkenik, Udalak eskerrak eman behar dizkiegu Danon herrixe prozesuan parte hartu duten guztiei, benetan. Ba dakigu esfortzu haundia dela eta pozgarria da ikustea hortan sinesten duten azkoitiarrak badaudela eta bidea ona dela. Gure nahia herritar gehiagok parte hartzea da eta saiakera egingo degu".

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut