Berriak San Jose egoitza eta eguneko zentroan hobekuntzak egin ditu Udalak

San Jose egoitza eta eguneko zentroan hobekuntzak egin ditu Udalak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

egoitza.pngAzkoitiko adinekoek ahalik eta bizi kalitate hoberena izatea nahi du Udalak. Horregatik, eta hori bermatzeko, San Jose Egoitzaren eta eguneko zentroaren azpiegiturak eta zerbitzuak hobetzeko hainbat lan egin berri ditu, zerbitzu horiek erabiltzen dituzten herritarren mesederako. Hala, 50 ohe berri jarri dira, egoiliarren beharretara hobeto egokitzeko. Ohe horiek psikogeriatria sailean eta egoitzaren gune zaharrean jarri dira, bertako erabiltzaileek baitzuten premia gehien. Horrez gain, dagoeneko hasi dira logeletako gau mahaiak aldatzen, eta urtea amaitzerako guztiak aldatzea espero da. Ohe estalkiak eta gortinak ere aldatuko dira. Bestalde, gizarte laguntzaileentzat bulego bat ere jarri da, euren zerbitzua hobeto eskaintzeko, eta hainbat gunetan zorua berritu da.

 

Horiek aurten egindakoak. Baina, berrikuntzak ez dira urtearekin amaituko eta datorren urtean ere azpiegiturak hobetzen jarraituko du Udalak. Udara baino lehen aire egokitua jarriko du egoitzaren gune guztietan (bai berrian eta baita zaharrean ere). Jakina da beroak bereziki eragiten dietela adinekoei eta horri aurre egiteko egingo da inbertsio hori. Horrez gain, bigarren solairuko jangelako mahaiak eta aulkiak berrituko dira, eta baita sukaldeko tresneria ere. Sei besaulki anatomiko ere erosiko dira, eta ileapaindegia egokitu ere bai.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut