Berriak Azaroaren 25aren bueltan tailerrak, zine emanaldia eta elkarretaratzea antolatu ditu Emakumeen Mahaiak

Azaroaren 25aren bueltan tailerrak, zine emanaldia eta elkarretaratzea antolatu ditu Emakumeen Mahaiak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

azaroak25.png'Indarkeria matxistari aurre hartu!". Lema hori aukeratu du Azkoitiko Emakumeen Mahaiak azaroaren 25erako. Emakumeen kontrako indarkeria matxistaren kontrako eguna da egun horretan, eta gai horren inguruan sentsibilizatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu Mahaiak. Gazteentzat autodefentsa feminista taillera, emakumeentzat autodefentsa tailerra, 'La estrella' pelikularen emanaldia eta elkarretaratzea egingo dituzte, bihar bertan (ostirala) hasita. Hemen duzue egitarau osoa. Ekintza horietan parte hartzera deitzen ditu herritarrak Emakumeen Mahaiak eta deialdi horrekin bat egiten du Udalak, "egun berdintasun egoeran bizi garela sinestarazi nahi diguten arren, asko baitira bizi ditugun bereizkeria eta zapalketa egoerak, bai lan merkatuan, zaintza lanetan, kirolean, festetan, e.a. Beraz guztion ardura izango da egoera hauek identifikatu eta gainditzeko neurriak hartzea". Indarkeria matxistari aurre hartu, kontzientziatu eta parte hartu!

 

Azkoitiko Emakumeen Mahaiak duela urte eta erdi inguru elkartu zen berriro ere, Udalak gonbidatuta, erakunde horrek diseinatu berri zuen protokoloaren inguruan hausnarketa bat egiteko. Protokoloaren bidez indarkeriari aurre egiten dieten emakumeei eskaintzen zaien arreta hobetu nahi da, eta indarkeria matxista izan zen lehen bilera hartan hausnartu zen lehen gaia. "Segituan ordea, bizitzaren esparru guztietan jasaten dugu zapalkuntzari buruz hitz egiten hasi ginen, eta hauek ere indarkeria mota ezberdinak direla ohartu ginen, indarkeria ekonomikoa, sinbolikoa, e.a", azaldu dute Emakumeen Mahaiko kideek. "Eremu ezberdinetan lan egiten dugun emakumeak gara eta bakoitzak geure esperientzia pertsonaletik abiatu, eta zapalketa emakume guztiok bizi dugun zerbait dela ohartu ginen. Handia zen gai ezberdinen inguruan hausnartzeko genuen gogoa...eta baita egoera aldatzeko pausoak emateko gogoa ere". Beraz indarkeriaz gain beste gai ezberdinen inguruan ere elkartzen jarraitzeko konpromisoa hartu zuten. Eta hau da Emakumeen Mahaiaren helburua: eremu ezberdinetan emakumeok bizi duten zapalketari aurre egiteko urratsak ematen joatea.

Mugimendu feministak egindako lanari esker, urrats handiak eman dira emakumeon eskubideen aitortzan. "Baina gaur egun berdintasun egoeran bizi garela sinestarazi nahi diguten arren, asko dira bizi ditugun bereizkeria eta zapalketa egoerak, bai lan merkatuan, zaintza lanetan, kirolean, festetan, e.a. Beraz guztion ardura izango da egoera hauek identifikatu eta gainditzeko neurriak hartzea", hala uste du Emakumeen Mahaiak.

Horregatik dei egiten die interesa duten emakume guztiei bide hau eurekin egiteko, bakoitzak ahal duzuen neurrian: batzuek hilero bilduz, besteak iritzi artikuluak idatziz, besteak ekimenetara azalduz, e.a.

Gora emakumeon borroka!!!

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut