Berriak Mintzalagunekoak Kontrako Eztarrixe irrati librea bisitatu dute

Mintzalagunekoak Kontrako Eztarrixe irrati librea bisitatu dute

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

mintzakontrakoeztarri.pngMintzalagun egitasmoaren aurtengo kurtsoari ofizialki larunbatean eman zioten hasiera bertan parte hartzen dutenek. Eta Kontrako Eztarrixe Azkoitiko irrati librea bisitatuz egin zuten estrainekoa. Matadeixen kokatuta dago irrati hori, eta han izan ziren Mintzalagunekoak: komunikabide horren bultzatzaileek irratiaren  funtzionamendua eta filosofia azaldu zieten aurrena eta ondoren euren egoitza erakutsi. Programan parte hartzeko aukera ere izan zuten batzuk: euskara zergatik hasi ziren ikasten azaldu zuten mikrofono aurrean. Are gehiago, bisitari guztiek gonbita jaso zuten nahi izanez gero, euren gustuko gaia edota mintzalguna programati buruz irratsaioa egiteko. Irratsaio horren edukia, iraupena eta maiztasuna proposamena egiten duenaren esku utzi zuten laguntza teknikoa eskainiz, grabazioak egiteko. Hemen dituzue bisitako argazkiak ikusgai.

Kontrako iztarrixe Azkoitiko irrati librea FM 94. 2 frekuntzian harrapatzen da.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut