Berriak Lagundu iezaiguzu azkoitiarron dirua zertan erabili erabakitzen

Lagundu iezaiguzu azkoitiarron dirua zertan erabili erabakitzen

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

danonherrixe2014.png• Zer nahiago duzu, komun publikoak egitea ala haur parkeak berritzea?
• Andramaixek laburtuko al ditugu? Eta... zine eskaintza zabalduko dugu?
• Udal brigadak zer egin beharko du aurrena, plazako baldosak berritu ala herritarrentzat baratzeak prestatu?
• Txakurrentzako gune berezia sortuko al ditugu?

Lagundu iezaiguzu azkoitiarron dirua zertan erabili erabakitzen. 2014ko aurrekontuak lotzeko zure iritzia jakin nahi dugu, zure beharren araberako herria egiten jarraitzeko. Danon Herrixe prozesuaren bigarren ekinaldia ostegunean bertan abiatuko dugu (azaroak 14), eta bertan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu herritarrak. 
Aurten pausu bat gehiago emango dugu: eremu orokorretik kontu zehatzetara egingo dugu salto. Hemen duzue egitarau osoa.

Asko duzu esateko, asko aportatzeko. Zure iritzia beharrezkoa dugu, danon Herrixe danon artean erabaki eta egiteko. Etorri eta parte hartu, guztiok irabaziko dugu.

 

Datorren astean bertan hasiko dira bilerak, azaroaren 14an. Bertan, aurrekontu parte-hartzaileen planteamendu orokorra azalduko da eta 2014ko aurrekontuen ildo nagusiak aurkeztuko dira. Horren ondoren, datorren urtean herrian egin beharreko inbertsio eta obren inguruan hitz egingo dugu, lehentasunak ezartze aldera.
Bilera orokorraren ondoren, berriz, azaroaren 19 eta 20an, alor jakin batzuren inguruko bilera egingo dira, atal bakoitzaren aurrekontuak aztertu eta datorren urterako proposamenak eta iritziak jasotzeko.


Asko duzu esateko, asko aportatzeko. Zure iritzia beharrezkoa dugu, danon Herrixe danon artean erabaki eta egiteko. Etorri eta parte hartu, guztiok irabaziko dugu.
BILEREN EGUTEGIA:


Azaroak 14, 18:30ean, Elkargunean. Bilera orokorra: 2014ko aurrekontuen ildo nagusiak azaldu eta datorren urtean egin beharreko inbertsioen inguruan iritzia jasotzeko.
Azaroak 19, 18:30ean, Elkargunean. Gizarte Zerbitzuetako eta euskarako bilerak. Bi bilerak aparte egingo dira, alor bakoitzeko aurrekontuan aztertu eta proposamenak jasotzeko.
Azaroak 20, 15:15ean, Elkargunean. Merkataritzari buruzko bilera.
Azaroak 20, 18:30ean, Elkargunean: Kultura eta festen inguruko bilera.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut