Berriak Gaurtik aurrera, ostegunero pintxo poteoa izango da Azkoitiko tabernarien elkarteko tabernetan

Gaurtik aurrera, ostegunero pintxo poteoa izango da Azkoitiko tabernarien elkarteko tabernetan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

pintxopotetx.pngGaur hasi eta ostegunero pintxo poteoa izango da Azkoitiko Tabernarien elkarteko kide diren tabernetan. Hala, 18:30etan hasi eta 21:00ak arte, trago bakoitzeko pintxo bat aterako dute tabernariek, honako establezimenduetan: Atraskuan, Deanen, Etxe-Aitzen, Koxkan, Latzen, Olaberrin, Ttakunen, Txalintxon, Zakelan eta Zurten. Ekimen horren helburua da Azkoitiko kale giroa bizitu eta bertako tabernariei bultzada ematea, eta horregatik babestu du Udalak ekimena. Giro hori sortzen hasteko, gainera, trikitilariak ibiliko dira gaur pintxo poteo orduan kalean. Bertaratu eta parte hartzera animatu nahi dituzte azkoitiar guztiak tabernarien elkarteko kideek eta baita udalak ere.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut