Berriak 500.000 euro zertan inbertitu galdetuta, 124 proposamen egin dizkiote herritarrek Diputazioari

500.000 euro zertan inbertitu galdetuta, 124 proposamen egin dizkiote herritarrek Diputazioari

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

dipu-aurkezpen.pngGipuzkoako Foru Aldundiak datorren urteko aurrekontu orokorraren zati bat eskualdeko herritarren esku jartzeko asmoz, prozesua hasi zuen duela hilabete inguru. 500.000 euro zertan inbertitu proposatzeko aukera izan dute ordutik Azkoitiko, Azpeitiko, Beizamako, Errezilgo eta Zestoako bizilagunek, bileren, postontzien eta Internet bidez eta guztira 124 proposamen egin dituzte. Atzo egin zituzten publiko proposamen horiek Diputazioak, eta datorren asteazkenean herri batzarra egingo dute Azkoitian, horietatik zein egin erabakitzeko. Horregatik, Azkoitiko Udalak herritarrak animatu nahi ditu proposamenen zerrenda aztertu (hemen duzue zerrenda) eta eurentzat egokienak direnei botoa ematera. Horretarako asteazkenean (azaroak 6) egingo den herri batzarrera azaldu beharko da, 18:30ean, Elkargunean.

Eskualde eta herri mailako ekarpenak egin dituzte herritarrek, 124 proposamen guztira. Proposamenk egin dituztenen %53 gizonezkoak izan dira, eta erdia baino gehiago 25 eta 50 urteko arteko bizilagunak. Datorren urtean Diputazioak egingo dituen proiektuak datorren asteko bileran aukeratu ostea, azaroaren 28an aurkeztuko dira aukeratutakoak Azpeitian.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut