Berriak Larunbat arratsaldeetan Elkarguneko gela nagusia haur eta familientzat irekiko du Udalak

Larunbat arratsaldeetan Elkarguneko gela nagusia haur eta familientzat irekiko du Udalak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

gonbidapenatx.pngBadator negua eta eguraldi kaxkarra ugaritzen hasiko da hemendik aurrera. Horretaz jabetuta, eta hainbat herritarrek adierazitako beharrari erantzunez, haurrentzako gune estali bat irekitzea erabaki du Udalak: hemendik aurrera eta azaroaren 2an hasita, Elkarguneko gela nagusia zabalik egongo da larunbatero, 16:00etatik 19:30era. 8 urte bitarteko haurrentzako gunea izango da. Jolastoki estalia izango da, baina pixka bat haratago ere joan nahi du Udalak: herriko familia ezberdinak elkar ezagutzeko moduko gunea izan nahi du eta horrekin batera, gurasoen partehartzea, inplikazioa eta ahalmena sustatuko duen tokia.

 

Gurasoek eta seme-alabek elkarrekin egoteko gero eta denbora gutxiago dutela jabetuta, familia osoak gozatzeko moduko aisialdi gunea sortu nahi da, familiek eurek sustatutakoa eta gurasoek eurek kudeatutakoa. Gune horretako erabiltzaileek erabakiko lukete zer eskaini, nola eta zein helbururekin. Horregatik, familia bakoitzak bere jostailuak eramatera animatzen ditu udalak, eta jolasak ere han planteatzea.
Tokia irekita, giroa sortzea da orain erronka. Dagoeneko familia batzuekin hitz egin du Udalak eta ilusioz hartu dute proiektua. Bertaratu eta familiaz, jolasez eta giroaz gozatzera gonbidatuta zaudete guztiak.

gonbidapenahd.png

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut