Berriak EAEko Auzitegi Nagusiaren aginduz, ezinbestean eta inposatuta, datozen egunetan Espainiako bandera jarri beharko du Azkoitiko Udalak

EAEko Auzitegi Nagusiaren aginduz, ezinbestean eta inposatuta, datozen egunetan Espainiako bandera jarri beharko du Azkoitiko Udalak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Euskal Autonomi Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren aginduz, ezinbestean eta inposatuta, datozen egunetan Espainiako bandera jarri beharko du Azkoitiko Udalak udaletxearen kanpoaldean eta pleno aretoan. Udalak argi adierazi nahi du ikur horiek ez dituela bere egiten, ez dituela onartzen eta bere gogoaren eta borondatearen kontra jarriko dituela, jarri ezean ondorio larriak izan ditzakeelako.

 

2011ko abuztuaren 22an hasi zen afera. Espainiako Gobernuko Ordezkariak, Carlos Urquijok, Azkoitiko Udalak 39/81 legea ez zuela betetzen argudiatuta, errekerimendua luzatu zion udalari; lege horrek dio derrigorrezkoa dela Espainiako bandera udaletxearen kanpoaldean eta pleno aretoan lehentasuneko tokian edukitzea eta Azkoitiko Udalak hori ez duela betetzen argudiatu zuen Urquijok. Ondoren, Administrazioarekiko Auzialdiko Epaitegira jo zuen, eta honek, Urquijoren eskaria aintzat hartuta Azkoitiko Udalari lege hori betetzeko agindua emanez sententzia bat atera zuen 2012ko ekainaren 11n.

Sententzia horren aurkako helegitea jarri zuen Azkoitiko Udalak, legezko epearen barruan. Baina helegite hori ere atzera bota du Auzitegiak aurtengo uztailean eta irailean jakinarazi dio udalari bi hilabete epea duela Espainiako banderak jartzeko. Agindu hori ez betetzeaz, alkateari hiru eta 12 hilabete bitarterako kartzela zigorra eta kargu edo lanpostu publikoetan aritzeko 6 hilabetetik bi urtera bitarteko inabilitazioa ezarri diezaiokete.
Ondorioak aintzat hartuta, eta ezinbestean, banderak jarri beste aukerarik ez zaio gelditu Udalari. Azaroaren 4ean amaitzen da ezartzeko epea eta egun horren bueltan ezarriko ditu ikur horiek.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut