Berriak Autobus urbanoaren ibilbidea eta eskualdeko zerbitzu orokorra aztertzeko bilera, bihar

Autobus urbanoaren ibilbidea eta eskualdeko zerbitzu orokorra aztertzeko bilera, bihar

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

autobusbilera.pngHerri barruko autobus zerbitzua datozen hilabeteetan jarri nahi du martxan udalak, eta autobus urbano horren ibilbidea eta maiztasuna zein izango diren herritarrekin batera erabaki nahi du. Horregatik, eta kontu horiek aztertzeko, bihar, asteartean, (urriak 29) Elkargunean egingo den bilerara gonbidatu nahi ditu herritarrak Udalak. Udalak dagoeneko eginda du ibilbidearen zirriborro bat, eta hori aurkeztuko du bilera horretan, gero herritarrekin kontrastatzeko. Azkoitiko urbanoaz gain, eskualdeko garraio zerbitzuen inguruan ere hitz egingo da bilera horretan. 18:30ean izango da

 

Lurraldean dauden gabeziak aztertu eta herritarren beharrak aseko dituen garraio publikoa jarri nahi du Aldundiak, eta horretarako hainbat herritan bilerak egiten ari dira, herri bakoitzaren gabeziak eta premiak ezagutzeko. Azkoitiarren eskariak astearteko bilera horretan jasoko dituzte.
Garraio publiko zerbitzu egokia eta eraginkorra zehazteko zure iritzia eta hitza jakitea ezinbestekoa da eta horregatik bileran parte hartzera animatu nahi zaitugu. Elkargunean izango da, 18:30ean.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut