Berriak Festa giroan estreinatu dituzte azpiegitura berriak Elosun

Festa giroan estreinatu dituzte azpiegitura berriak Elosun

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

elosupilarika.pngJolas parkea, probatokia eta aparkaleku gehiago. Azpiegitura horiek egin dituzte Azkoitiko Udalak eta Bergarakoak, elkarlanean, Elosu auzoan. Eta auzoko egun handienean, Pilariketako ferian, estreinatu dituzte auzotar eta inguruko gehienek. Eguraldia lagun, jendea erruz ibili zen larunbatean feria egunean, eta arratsaldeko probak ikusmin handia sortu zuen. Azkoitiko eta Bergarako udalak gustura daude egindako lanen emaitzarekin, eta bi herrietako landa eremuak berpizteko beharrezko ahaleginetan jarraituko dutela adierazi zuten inaugurazio ekitaldian. Hemen dituzue inaugurazio ekitaldiko eta feria eguneko argazkiak.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut