Berriak Berdintasun teknikaria kontratatzeko prozesua hasi du Udalak

Berdintasun teknikaria kontratatzeko prozesua hasi du Udalak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

berdintasun.pngDagoeneko eman daiteke izena Azkoitiko Udaleko Berdintasun teknikaria aukeratzeko lan eskaintzan; interesatuek azaroaren 4ra arteko epea dute horretarako. Lan eskaintza honetan aurkezteko honako baldintzak bete behar dira: Europar Batasuneko estaturen bateko nazionalitatea izatea; 16 urte beteta izatea; lanpostuaren eginbeharrak betetzeko gaitasun funtzionala edukitzea; baztertuta ez egotea, diziplinazko espedienteren baten bidez, edozein administrazio publikotako zerbitzutik edo autonomia erkidegoko organo konstituzional edo estatutarioetatik; erdi mailako titulua, unibertsitate diplomatura edo baliokideren bat edukitzea; euskarako 3. hizkuntza-eskakizunaren edo baliokidearen pareko ezagutza izatea; eta emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasuneko gaietan prestakuntzako ikastaroren bat edukitzea, gutxienez 150 ordukoa eta organo ofizialen batek ziurtatua (unibertsitatea edo administrazio publikoak). Hemen daude eskuragai oinarri osoak eta baita eskaera orria ere. Informazio gehiago: 943 85 71 75  eta Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu .

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut