Berriak Internet bidez erosketak egiterakoan adi ibiltzeko ohartarazi du Kontsumitzaileen bulegoak

Internet bidez erosketak egiterakoan adi ibiltzeko ohartarazi du Kontsumitzaileen bulegoak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

onlinerosketak.pngInternetek eskaintzen dituen abantailak aprobetxatuz gero eta gehiago dira erosketak on-line egiten dituzten herritarrak. Erosketa elektronikoak egin aurretik, ordea, aholku edo jarraibide batzuk kontuan hartzeko aholkatzen du KIUBk Urolako Kontsumitzaileen Informazio Bulegoak:

- On line dendari erostea pentsatzen dugun produktoari buruz erabiltzaileak emandako balorazioak eta iritziak begiratu erosketa egin aurretik.
- Web horrialdea segurua dela konprobatu, https:// hasi beharko da, izan ere askeneko s horrek zerbitzaria segurua dela esan nahi du, baita ere giltzarrapo itxi bat agertu beharko da pantailaren behean eskuin aldean.
- Dendak bere datu ofizialak eskura izan behar ditu web horrialdean, hala nola. IZENA, IFZ, HELBIDEA, HELBIDE ELEKTRONIKOA, ETA TELEFONOA.

 

- Produktoaren fitxa teknikoa edo ezaugarriak adierazi beharko dizkigu, baita ere prezioa zergak barne, bidalketa gastuak edo erosketari lotutako beste gastuak.
- Jakin nola eta noiz jasoko dugun erositako produktoa baita ere ordaintzeko erak.
- Uko egiteko eskubidea dugun ( saltzaileak espanian edo Europar batasunean badu bere helbidea 7 egunetako epea dugu erosketa jasotzen dugunetik berau bueltatzeko edozein delarik arrazoia) edo alderantziz produktoa edo zerbitzu mota dela eta ez dagokigun eskubide hau enteratu erosketa egin aurretik.
- Batasun aduanen aradudiaren arabera, kide ez diren herrialdeek EBra esportatzen dituzten zergen muga politikak dio 22 eurotik gorako balioa duen produktuak aduana aitorpena egitera derrigortuta daudela, beraz aduanaren balioa zehazteko inportutako produktoari prezio garraio eta aseguro gastuak gehituko zaizkio. Hau dela eta oso garrantzitsua da jakitea erosten dugun produktu hori nondik etorriko den jakitea gastu gehigarriak direla eta.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut