Berriak Gaur (ostirala), feria bezperan, inauguratuko dituzte Elosuko azpiegitura berriak

Gaur (ostirala), feria bezperan, inauguratuko dituzte Elosuko azpiegitura berriak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

pilarika.pngIritsi da urteroko Pilarika eguneko hitzordua: Elosun guztia prest dute biharko (larunbata) peria handiko egunerako. Aurten, gainera, Azkoitiko eta Bergarako udalak elkarlanean egin dituzten azpiegiturak estreinatzeko aukera izango: aparkaleku berriak, jolas parkea eta proba tokia. Gaur arratsaldean (ostirala) egingo dute inaugurazio ekitaldia Azkoitia eta Bergarako alkateek, 19:00etan, eta probalekua ondo estreinatzeko bihar ekitaldi berezia egingo dute: harri ezberdinekin probak. Azkoitiko Udalak autobusak antolatu ditu Elosura joateko: 09:00etatik 20:00k bitartean, bi autobus txiki etengabe ibiliko dira auzora joan etorrian eta ohiko tokietan egingo ditu geltokiak (Julio Urkixo eta gasolindegian gorakoan, eta gasolindegian eta liburutegian bueltakoan). Hemen duzue egitarau osoa

 

Egitarau osoa

- 09:00. Periaren hasiera.

-11:30. Azkoitiko Napar Zuzterrak antolatuta, errepideko bidegurutzean elkartuko dira. Kalejiran Iriaun gaztelura joango dira, trikitilariekin
-13:30. Sari banaketa. Jarraian Laja II eta Lutxurdixo trikitilariak.
-17:30. Bertako hiru harrirekin erakustaldia, proba plaza berria estreinatzeko.
• Bentoste Elkartea (idiak) 1500kg-ko Bentoste harria.
• Josu Txibiltar (behorra) 900 kg-ko Ixaun harria.
• Inazio Zubizarreta Koatei (astoa) 550 kg-ko Lutxurdio harria. Ondoren Erromeria eta afaria.
Egun guztian zehar Laja II eta Lutxurdio trikitilariak.
Autobusa egongo da, 09:00etatik 20:00etara, etengabeko joan etorrian. Geltokiak, joateko: Julio Urkijo eta gasolindegian; etortzeko, gasolindegian eta liburutegian.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut