Berriak Ana Bastidak irabazi du eskaparate lehiaketa, 'Herria bizirik, herrian erosiz' proiektuarekin

Ana Bastidak irabazi du eskaparate lehiaketa, 'Herria bizirik, herrian erosiz' proiektuarekin

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

eskaparaateirabazle.pngAzkoitiko Udaleko Merkataritza sailetik herri gunea txukundu eta balorean jartzeko asmoz, ideien lehiaketa bat antolatu zuen uda hasieran,"Kale Nagusia: Merkataritza biziaren leihoa" izenarekin. Egitasmo horrekin Alde Zaharrari duintasuna eta bizitasuna eman nahi zaio, eta Udalaren asmoa da, aurrerantzean ere horrelako ekintzak bultzatzea, eta merkataritza eta turismoa uztartuz Azkoitia erakargarriagoa egitea. Eta lehiaketak badu irabazlea: Ana Bastida eta ATABE taldearen 'Herria bizirik, herrian erosiz' proiektua aukeratu du epaimahaiak eta proiektu horrek jantziko ditu Kale Nagusiko lokal hutsak. Bastidak berak azaldu duenez, bere lanaren helburua, "itxita zeuden komertzioak bizia hartu dutela irudikatzea da, jatorrizko negozioen errepresentazioa erabiliz eta inguruko guneei ingurunea biziberritzen lagunduz. Herri kontzientzia piztu, egunerokotasunean herrian erosi eta bizitzeak dituen onurez ohartaraziz. Udala, kaleak irudikatzea eta apanintzera animatuaz, herri bizi bat irudikatzeko gauza gutxi behar dela erakutziz". Helburu hori betetzeko hamar lokal huts bakoitza lelo eta kolore batekin irudikatu eta apainduko dituzte. San Andres egunerako amaituko dituzte lanak, eta orduan ikusi ahal izango dute emaitza herritarrek.

 

Aurkeztutako proiektuen balorazioa egiterakoan, irizpide hauek izan ditu kontuan epaimahaiak: inguruarekiko egokitzapena: ulergarria izatea, erakargarria, originala...; lanaren kalitate artistiko teknikoa; orokorrean, erakusleihoek ematen duten mezua; herritarren iritzia eta baita ere, epaimahaikideei gustatu zitzaizkien berezitasunak. "Hori guztia kontutan hartuta, Ana Bastida Agirreren lana izan da aukeratua, markatutako irizpide guztiak oso egoki betetzen dituelako, merkataritzari bultzada emateko mezuak oso argi azaltzen dituelako eta diseinuan bertan barneratu dituelalako Udaleko logotipoa eta lokalak alokairuan edo salgai dauden, kontaktuen erreferentzia argiak emanaz", hala azaldu du Jesus Oteiza merkataritza zinegotziak.

 

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut