Berriak Astelehenean, "Lau hanketan eta oinez ibiltzen, erakutsi edo ikasi" hitzaldia haurreskolan.

Astelehenean, "Lau hanketan eta oinez ibiltzen, erakutsi edo ikasi" hitzaldia haurreskolan.

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta


haurreskola.pngAzkoitiko Xabier Munibe haurreskolak urteroko usadioari jarraituz, 2013/14 ikasturteko lehen hitzaldia antolatu du, "lau hanketan eta oinez ibiltzen, erakutsi edo ikasi?" lelopean. Hizlaria Psikopedagogian lizentziatua dagoen Nerea Mendizabal izango daHaur bakoitzaren psikomotrizitate madurazio erritmoa errespetatzearen garrantziaz ohartuz, nola lagundu dezakegu haur batek lau hanketan egin dezan? Eta bere momentua iristen denean, oinez nola ikasten du ( erakutsi gabe )? Galdera hauek abiapuntutzat hartuta,hitzaldi honetan hausnarketa eta eztabaida bultzatuko da. Hitzaldia astelehenean (urriak 7), 18:00etan izango da, haurreskolan bertan.

 

Azkoitiko haurreskolak gurasoei informazio zabala eta aberatsa eskeintzeko asmoz, ikasturtean zehar zenbait hitzaldi interesgarri antolatzen ditu.Hitzaldi hauek gurasoen kezkak argitzeko balio dute eta bide batez, beraiek dakiten horren osagarri dira.

Hitzaldia,gaia interesatzen zaion orori zuzendua dago.Beraz, haurreskolako gurasoak ez direnei ere luzatzen zaie gonbitea.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut