Berriak 500.000 euro Urola Erdiko herritarren esku utziko ditu Diputazioak 2014ko aurrekontuetan

500.000 euro Urola Erdiko herritarren esku utziko ditu Diputazioak 2014ko aurrekontuetan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

imagen-1.png

Gipuzkoako Foru Aldundia partaidetza prozesu bat ari da egiten herritarrek erabaki dezaten diru publikoa zertan inbertitu. Partaidetzazko aurrekontuak dira.   Azkoitian, urriaren 9an, Elkargunean 18:30ean egingo den aurkezpen-partaidetzazko tailerrera bertaratzera gonbidatzen ditu herritar guztiak Udalak. Zer dira Aldundiaren partaidetzazko aurrekontuak?  Aldundiaren aurrekontuen zati bat zertan erabiliko den erabakitzea herritarren partaidetzaren esku uztea da. Aurten esperientzia pilotu bat egingo da Urola Erdia eskualdean, eta asmoa da ekimen hori eskualde guztietara hedatzea hurrengo urteetan. Zein dira "jokoaren arauak"? "Jokoaren arauak" oso errazak dira: 500.000 euro xedatzen dira Urola Erdiko biztanleek zertan inbertitu erabaki dezaten, betiere Foru Aldundiaren eskumen propioetara egokitzen diren proposamenak izateko baldintzarekin (ez badira egokitzen, proposamen horiek dagokien administrazioetara bideratuko dira). Behin proposamen guztiak jasota, lehentasunak ezarriko dira partaidetzazko eskualdeko batzar batean, eskualdearentzat beharrezkoenak eta mesedegarrienak direnak zehazteko. Ondoren, ebaluazio tekniko bat egingo da horien bideragarritasun juridikoa eta ekonomikoa zehazteko. Azkenik, informazioa emateko eskualdeko batzarra egingo da, Aldundiaren aurrekontuaren zati bat osatuko duten behin betiko proposamenen berri emateko.

Nola parte har dezaket? Zure proposamenak egiteko etxean jaso duzun fitxa bete dezakezu eta  udaletxean, liburutegian edota kiroldegian utzi, postontzietan. Internet bidez ere bidali dezakezu: www.aurrekontuahobetzen.net. Proposamenak jasotzeko epea URRIAREN 17an amaituko da.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut