Berriak Udalak lau langabetu kontratatuko ditu, balio anitzeko peoi lanetarako

Udalak lau langabetu kontratatuko ditu, balio anitzeko peoi lanetarako

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

brigada_1.pngAzkoitiko Udalak langabezian dauden lau herritar kontratauko ditu, balio anitzeko peoi lanetan aritzeko. Bost hilabeterako kontratatuko ditu eta epe horretan lanaldi osoan arituko dira langileak, Udalaren ohiko ordutegian Honako baldintzak bete beharko dira lanpostu horietako hautagai izateko: Lanbiden izena emanda egotea, azken sei hilabeteetan Azkoitian erroldatuta egotea, 16 urte beteta izatea, gutxienez eskola graduatua edukitzea eta B mailako gidabaimena edukitzea. Langile horiek aukeratzeko prozesua gaur zabaldu da, eta interesa dutenek urriaren 18a baino lehen eman beharko dute izena Udaleko Erregistro Orokorrean. Lan eskaintzaren oinarriak hemen dituzue eta baita eskaera orria ere.

Gipuzkoako Foru Aldundiak udaletan enplegua bultzatzeko programa bat jarri zuen martxan uztailean, eta programa horren barruan egingo dira kontratazio horiek. Azkoitiko Udalak programa horretan sartzeko akordioa lortu zuen Diputazioarekin, eta horri esker eskaini ahalko ditu lau lanpostuak.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut