Berriak Berdintasun teknikari bat kontratatuko du Udalak

Berdintasun teknikari bat kontratatuko du Udalak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

berdintasun.pngUdal Gobernuak eta Gipuzkoako Diputazioak lankidetza akordioa lortu dute, eta horri esker, Azkoitiko Udalak Berdintasun teknikari bat kontratatuko du urtea amaitzerako. Berdintasun teknikari horrek %75eko lanaldia izango du eta bere funtzioa izango da udaletik berdintasun politikak garatzea. Hilabete honetan bertan sinatu dute hitzarmena Udalak eta Diputazioak eta horri esker Foru Aldundiak diruz lagunduko du kontratazioa. Datozen asteetan teknikaria hautatzeko eta izendatzeko prozesua martxan jarriko du Udalak, zerbitzu hori lehenbailehen martxan jartzeko. Azkoitiko udalak apustu serioa egin nahi du emakume eta gizonentzat aukera berdinetan oinarritutako gizarte bat eraikitzeko. Udal eta erakundeok geure erantzukizunak hartu behar ditugu eta bitartekoak jarri behar ditugu berdintasun politikak garatzeko, indarkeria matxistari eta emakumeen bazterkeriari aurre egiteko eta emakumeen parte hartzea sustatzeko.

 

Berdintasun formalaren garaiotan errealitateak bestelako argazkia erakusten digu: emakumeen kontrako tratu txarrak; lan baldintza kaskarrak; etxeko lanen eta zaintzaren zama; irudi eta balore estereotipatuak; askatasun sexualaren urraketak..... Emakume aurpegia duten egoerak dira eta esan bezala egoera horietan modu eraginkorrean eragin behar dugu erakundeok.
Hitzarmen honekin Udalak eta Aldundiak pauso bat eman dute bide horri ekiteko, berdintasun politikak sendotzeko eta indarkeria matxistaren kontra lan egiteko. Berdintasun arloaren helburu nagusia izango da genero ikuspegia txertatzea udaleko arlo guztietan (kultura, sozioekonomia, hezkuntza, kirola...) eta jendartea osatzen duten eremu guztietan eragitea, emakumeen eta gizonen garapenerako aukera berdinak eskaintzen dituen herri bat eraikitzeko.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut