Berriak Diputazioak eta eskualdeetako garapen agentziek hitzarmena sinatu dute, garapenerako estrategien diseinuan gobernantza eredu berri bat garatzeko

Diputazioak eta eskualdeetako garapen agentziek hitzarmena sinatu dute, garapenerako estrategien diseinuan gobernantza eredu berri bat garatzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

iberritzenakordio.pngIrailaren 19an Donostiko Talent House-ko egoitzan, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta eskualdeetako garapen agentziek lankidetza hitzarmena sinatu zuten, lurralde garapenerako estrategien diseinuan gobernu eredu berri bat eratzen laguntzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta eskualde garapen agentzien arteko lankidetza arautzea da itunaren xedea eta gobernantza eredu berri baterako bidea irekitzea. Gobernantza eredu berri horretan eskualdeko eragileek modu ireki eta iraunkor batean parte hartuko dute garapen agentziek eskualderako planteatuko dituzten lurralde garapenerako estrategien diseinuan.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean, hitzarmena Diputatu Nagusia den Martin Garitanok sinatu zuen, eta garapen agentzien aldetik, berriz, lehendakariek. Ekitaldi horretan Iraurgi Berritzeneko lehendakari Eneko Etxeberria Azpeitiko izan zen.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut