Berriak Azkoitian euskara ikasteko kanpaina abian

Azkoitian euskara ikasteko kanpaina abian

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

aek-kanpaina.pngIraila hastearekin batera Azkoitiko AEK euskaltegiak ere ateak ireki ditu. Beste urte batez, herritarrak euskalduntzeko ahaleginetan ariko da AEK eta horretara bideratuko ditu bere baliabide guztiak."Euskara praktikoa" lelopean jarri da martxan aurtengo matrikulazio kanpaina, izan ere, erabileran oinarritutako metodologia praktikoa eta eraginkorra darabilte, lehen egunetik hitz egiteko aukera ematen dizuna. Irailaren 19an amaituko da matrikulazio kanpaina. Iaz, berrikuntza gisa, aurre-matrikulazio kanpaina jarri zuten martxan eta oso gustura daude emaitzarekin; iazko ikasturtean aritutako ia %50a matrikulatu baitzen aurtengo ikasturterako. Beraz, giro jatorrean euskara ikasi edo hobetzeko gogoa baduzu, jo AEKra : Kultur Etxeko, 4. solairua, 4.gela. (10:00-13:00 / 17:00-20:00). Bestela, telefono hauetara dei dezakezu: 943 15 10 89 edo 607 612 697 edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera idatzi. Nahi izanez gero, Udaleko Euskara Zerbitzuan ere informazioa eska dezakezu eta baita udal webgune bidez ere.

 

ESKAINTZA

• CURSOS DE INICIACIÓN
• EUSKALDUNTZE MAILA GUZTIAK (behe maila, tarteko maila eta goi maila)
TODOS LOS NIVELES DE EUSKALDUNIZACIÓN
• C1 (EGA) PRESTATZEKO IKASTAROA
• C2 (4. MAILA) ON-LINE
• ALFABETATZE IKASTAROAK
• GURASOENTZAKO IKASTAROAK
• MINTZALAGUN TALDEAK

ORDUTEGI MALGUAK (horario flexible)
ESKOLAK ASTELEHENETIK OSTEGUNERA (Clases de lunes a jueves)

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut