Berriak Garraio publikoa hobetzeko, 30 autobus zerbitzu berri daude martxan hilaren hasieratik

Garraio publikoa hobetzeko, 30 autobus zerbitzu berri daude martxan hilaren hasieratik

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

autobus.pngIrailaren 2az geroztik 24 autobus zerbitzu gehiago daude  Azkoitia eta Azpeitia artean. Horrez gain, Zestoatik Zumarragako ospitalera lau zerbitzu gehiago daude  eta Azkoitia eta Zumaia artean (Aizarnazabaletik igarota) beste bi. Azkoitia, Azpeitia, Zestoa eta Aizarnazabaleko udalek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lortutako akordio bati esker hobetu da garraio publiko zerbitzua, eta helburua eskualdearen irisgarritasuna hobetzen jarraitzea da. Hemen duzue autobus zerbitzu berrien ordutegia.

 


 

Hemendik aurrera ere, hala jarraitzeko asmoa erakutsi dute, gainera, bai udalek eta baita diputazioak ere Unai Erroitzenea Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Garraio Publikoko zuzendariak garraio publikoaren aldeko apustua "berretsi" du. Erroitzeneak aurreratu duenez, "aurrera begirako apustu estrategiko berriak ditugu eskuartean, eta aurki Gipuzkoako 57 herritan garraioaren eta mugikortasunaren inguruko prozesu parte-hartzailea abiatuko dugu, herritarren behar eta mugikortasun ohiturak aztertu eta eskualdean, eta oro har, Gipuzkoan zerbitzu berriak ezartzeko".

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut